- Robot autonomoetan emozioak modelizatzea giza emozioak uler ditzagun - Lola Cañamero | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Robot autonomoetan emozioak modelizatzea giza emozioak uler ditzagun

Lola Cañameroren hitzaldia

Zergatik eman beharko genizkieke emozioak robotei? Nire ikerketan, bi helburu ditut: batetik, emozioak zer diren eta agente biologikoetan (gizakiak eta beste animalia batzuk) zein funtzio betetzen duten hobeto ulertu nahi dut biologian inspiratutako emozio-ereduak garatuz.

Ikuspegi horretan oinarrituta, honako galdera hau sortzen da, besteak beste: emozio biologikoen zein elementu gako izan beharko lituzkete antzeko eremuetan egongo diren robotek? Bestetik, hobetu egin nahi ditut egun dauzkagun robotak. Ikuspuntu horretatik, honelako galderak planteatzen ditugu: emozioek lagun al diezaiekete robotei erabaki “hobeak” hartzen? (adibidez, egoera, etika eta abarrei egokitutako erabakiak). Nola lagun dezakete emozioek roboten eta pertsonen arteko interakzioa hobetzen? (adibidez, modu pertsonalizatuan hitz egiteko edo beharrezko laguntza eskaintzeko). Nire aurkezpenean, galdera horiei guztiei helduko diet, eta nire taldeak garatutako robot afektibo autonomo eta sozialen adibideak emango ditut.

                                                                                                                                                                                                                                                                                       Lola Cañamero

 

Más actividades de Emotional:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Lola Cañamero

 Informatikan doktorea (Adimen artifiziala). 

Documentación

Videos

Robot autonomoetan emozioak modelizatzea giza emozioak uler ditzaten

Robot autonomoetan emozioak modelizatzea giza emozioak uler ditzaten

Argazkiak

Robot autonomoetan emozioak modelizatzea giza emozioak uler ditzaten

Robot autonomoetan emozioak modelizatzea giza emozioak uler ditzaten