Rory Pilgrim | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Rory Pilgrim

 

Rory Pilgrimek (Bristol, 1988) arlo ugaritan lan egiten du, hala nola abestiak, musika, filmak, musika-bideoak, marrazkiak edo zuzeneko emanaldiak konposatzen. Emantzipazio-prozesuekiko jakin-min handiarekin, Pilgrimen asmoa hau da: gure elkartzeko, hitz egiteko, entzuteko eta gizarte-aldaketaren alde borrokatzeko moduari erronka egitea, esperientzia pertsonalen trukearen eta adierazpenaren bidez. Arte aktibista, feminista eta sozialki konprometituaren jatorriak eragin handia izan du Pilgrimengan, eta elkarrizketa, lankidetza eta tailerrak erabiltzen ditu besteekin lan egiteko. Interakazio teknologikoa etengabe hazten ari den garai honetan, Roryren lanak loturak eratzen ditu aktibismoaren, espiritualitatearen, eta musikaren artean, gure pantailen beste aldetik komunitate lokala eta globala nola sortzen dugun ikusteko. Bere banakako erakusketak honako hauek dira: Badischer Kunstverein, Karlsruhe (2020), Between Bridges, Berlin (2019) Andriesse-Eyck Gallery, Amsterdam NL (2018), South London Gallery (2018), Plymouth Art Centre, Plymouth (2017), Flat Time House, London (2016), Site Gallery, Sheffield (2016) eta sic! Raum für Kunst, Lucerna, Suitza (2014). 2019an, Piligrimek Prix de Rome saria jaso zuen.

 

Proiektuak