Sandra Garayoa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Sandra Garayoa

 

Donostia, 1993. Diseinu grafikoan eta ilustrazioan graduatua Bartzelonako Escola Massanan. Ikusizko hizkuntza propioa eta koloreekiko eta sormenezko prozesu esperimentalekiko sentsibilitatea partekatzeko beharrak ilustratzaile gisa lan egitera eraman du hainbat esparrutan, hala nola haur eta gazte literaturan, prentsan, musika-azaletan, karteletan eta markentzako beste proiektu batzuetan.

2021ean bere lana Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Liburu Azokak antolatutako Iberoamerikako Ilustra katalogoan parte hartzeko aukeratua izan da. 2020an ilustrazioko Etxepare Saria jaso zuen Lorerik Gorriena albumarekin eta ohorezko aipamen bat Irudika Nazioarteko Ilustrazio Topaketaren Haur eta Gazte Literatura kategorian.

Proiektuak