Sara Hidalgo de Orellán | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Sara Hidalgo de Orellán

Historia Garaikidean lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea) eta Zientzia Politikotan doktorea (Santiago de Compostelako Unibertsitatea). Garatzen dituen ikerketa-lerroak Euskal Herriko ezkerraldea dute ardatz, bereziki kultura sozialista, sorreratik gaur egunera arte. Bizkaian XIX. mendearen amaieran klase-kontzientzia sortu zenetik ETAk XX. mendeko bigarren erdian garatutako indarkeria politikora arteko prozesua aztertzen du. Emozioen historiaren paradigma teorikoan kokatzen du ikergai hori. Emozioek kategoria teoriko moduan duten interesean oinarrituta, bi ikerketa-egonaldi egin ditu Dukeko Unibertsitatean (AEB), William Reddyren ikuskaritzapean. Halaber, ahozko historian espezializatu da, kontuan hartuta memoria elementu ona dela iraganaren subjektibotasunean sartzeko.

Bere argitalpenen artean honako hauek nabarmentzen dira: Emociones obreras, política socialista. El movimiento obrero vizcaíno, 1886-1915 (Tecnos, 2018); Los resistentes. Relato socialista sobre la violencia de ETA (1984-2011), (Los libros de la Catarata, 2018); eta, Gaizka Fernández Soldevillarekin batera, La unión de la izquierda vasca, la convergencia del PSE-EE (Los libros de la Catarata, 2018), baita artikulu ugari ere estatuko eta nazioarteko aldizkarietan.

Gaur egun, Historia Garaikideko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.

Proiektuak