- Soinua zizelkatuz - RRUCCULLA (aka. Izaskun González) | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Soinua zizelkatuz

Material bisualekin osatutako RRUCCULLAren kontzertu esperimentala

 

Bolumenaren, argiaren, testuraren, materiaren, kolorearen, espazioaren eta ingurunearen ikuspegi espresionista bat da, soinu sintetizatuen bidez sortua.

Agertoki asmatuak batetik, eta soinua eraikuntza-material gisa eta software erako sintetizadoreak tresna gisa erabiliz osatzen diren eskultura abstraktuen bozetoak bestetik.

RRUCCULLAren kontzertu puntual honek, “Esculpiendo Sonido” izenekoak (Soinua zizelkatuz), musikari forma emateko askotariko sormen-aukerak biltzen ditu; agerian uzten du soinuak nola eragin dezakeen emozioetan, baita gure pertzepzioa aldatu ere.

Programa hau Zin Ex. Gorputza eta arkitektura erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da. 

*OHARRA: Saio hau ekitaldi bikoitz baten parte da: 18:00etan 1/2 Mensch filma proiektatuko da eta ondoren, 19:00etan, Rrucculla taldearen kontzertua izango da. Bi ekitaldietara sarrera bakarrarekin sartu ahal izango da.

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.