Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ubik-baita

Zeharkako begirada inklusiboa

Compártelo:
  • Urtea: 2016 > 2018

Medialaben, artean eta pentsamendu garaikidean espezializatutako Ubik liburutegia dago eta, bertan, Tabakalerako kultura-proiektua garatzen ari gara. Bokazio publikoa du erabat, terminoaren zentzurik zabalenean, eta arte-zentro bat eta horrek eskaintzen duen guztia beren errutinetan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonengana iritsi nahi du.

Tabakalerako sorkuntza liburutegia 2016ko martxoan ireki zen, baina, ordurako, ekintza eta azpiproiektuen bidez, liburutegian ahalik eta kolektibo gehienen inklusiorako bidea eginda zuen, batez ere liburutegi bat beren “egunerokoan” sartzeko zailtasunak zituzten kolektiboen inklusiorakoa.

Ubik-baita zeharkako proiektu bat da, eta Ubik liburutegi inklusiboa izatea -herritar guztien(tzat) liburutegia izatea- ahalbidetzen duen eguneroko aspektu eta programa zehatz guztiak hartzen ditu barne.

2016 eta 2017an, Ubikek hiru ekimen jarri zituen martxan, hainbat erakunderekin elkarlanean:

 

Fundación Zorroaga: Tabakalerako Hezkuntzako kideekin batera, “ez-lekuei” buruzko proiektu bat garatu genuen, ikus-entzunezkoen bidez egoitzatik atera ezin diren adineko pertsonei liburutegia hurbiltzeko.
Proiektuari buruzko informazio eta dokumentazio-grafiko gehiagorako, hemen. 

 

Aita Menni: stop motion teknikarekin animazio bat egitea edo errezeten liburu bat editatzea, kalte zerebraleko zerbitzuan dauden pazienteen gaitasunak hobetzeko egiten diren jardueretan liburutegia integratu nahi dugu.

Egin duten “Viva San Mennín” bideoak profesionalak ez diren pertsonek hemen egin izan duten animazio-proiektu onenetarikoa izaten jarraitzen du

Cáritas Gipuzkoa: etxerik gabeko pertsonei liburutegia eskaintzea, ezagutu eta espazioa eurentzako espazio ere badela barneratu dezaten. Partaideek blog bat sortzea erabaki zuten, nubedeideas.eu, non kalean bizitzea zer den kontatzen duten lehen pertsonan. 

Proiektu horiek eta “Ubik-Baita” proiektuaren bidez garatzen ari ginen lan-lerro inklusiboa Fundación Biblioteca Social fundazioaren “Premio Biblioteca y Compromiso Social 2017” sarira aurkeztu ziren eta epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuten. 

2018an, beste bi proiektu berri garatu genituen: 

Kaletika irratsaioa: 2016/2017an Cáritas Gipuzkoarekin egin genuen Nube blogaren proiektuaren jarraipena da. Helburua da irratsaio baten bidez kalean bizitzearen inguruko zalantzak argitzea, baita horri lotutako eta interesa duten gaien inguruko zalantzak argitzea ere. Kaletika = Kalea + Etika. Irratsaioa Tabakalerako liburutegian grabatu zen eta orain arte argitaratutako podcast guztiak eskuragarri dituzue hemen: Kaletika.
 

Garagune Easo: Goyeneche fundazioaren Garagune Easorekin elkarlanean, arte plastikoan eta esperimentazioan oinarritutako esperientziei buruzko liburu bat sortu dugu. Informazio gehiago honako post honetan dago:  Esfortzua aintzat hartu eta arte lanak balioesteak, pertsonak ikusgai egiten ditu. 

Horrez gain, proiektuaren bideo-laburpen bat ikusi dezakezue hemen

2020ko maiatzean ALAk (American Library Association) bere “2020 Best Practices from World Libraries Photo Gallery” nazioarteko programan, proiektu horren garrantzia aitortu zuen “liburutegien garrantzia azpimarratzeko justizia soziala eta gizarte-inklusioa sustatzerakoan”. Proiektuaren izenburua “Un libro de experiencias: expresando la vida cotidiana a través de las artes plásticas” izan zen.

Saritutako proiektu guztiak hemen ikus daitezke, hemen