Ordutegia eta kontaktua

Harrera ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09:00-15:00
Tabakalerako 3. solairua


Deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da. Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte-diziplina edo formatua kontuan hartu gabe.
...
Tabakalera kultura garaikidearen zentroa da. Batetik, sorkuntza artistikoa bultzatzen du eta, bestetik, herritarrekin partekatzen du. Nolanahi ere, hasieratik sorkuntza garaikidearen bitartekaritza-lanetan dihardu. Itxialdi kolektiboko eta zalantzaz beteriko garai hauetan, Tabakalerak bere zereginarekin jarraitu behar du; are gehiago, zeregin hori indartzea ezinbestekoa da, oraindik deskubritzen ari garen modu berriak erabiliz bada ere.
Uste dugu, ziurgabetasun-aldi hauetan, kulturaren balioak are garrantzi handiagoa hartu duela, gertatzen ari zaigunaren inguruan modu partekatu, sinboliko eta kritikoan sortzeko. Era berean, kultura-erakunde publikoa garen neurrian, oinarrizkoa da sortzaileekiko hurbiltasun-harremanari eta babes-konpromisoari eustea.
Horregatik, eremu digitalean lana indartu dugu. Helburua garai honetarako programazio berezi bat egituratzea da eta, ildo horri eutsiz, lan-lerro berri bati ekin diogu. Hala, pieza berriak eskatu dizkiegu gure inguruko artistei.
Denok bizi dugun isolamendu fisikoko une honetan egingo dira piezak eta espazio digitalerako gauzatuko dira, hori baita topaketarako dugun espazio bakarra. Kokagune eta hizkuntza artistiko desberdinetatik planteatutako proposamenek egun hauetan oinarrizkoak diren gaiak landuko dituzte (zuzenean edo zeharka), hala nola intimitatea eta horren galera, itxialdia, irudien saturazioa, teknologien garrantzia eta ingurumen-aztarna.
Halaber, Sortzaileen Gunearen bitartez gure egoitza-programatik pasa diren artistengana hurbildu nahi izan dugu, Tabakaleran egindako zenbait artelan aurkez ditzaten gonbita luzatzeko. Izan ere, lan horietako batzuk oraindik ez dira modu irekian ikusi.
Beraz, sorkuntza garaikiderako leiho bat partekatuko dugu gure publikoekin, eta horrek aukera emango du Tabakalerak bultzatutako proiektu ugari ikusteko. Leihoa astez aste handituko da eta datu-base txiki bihurtu ere bai, salbuespenezko egoera hau dokumentatzeko.
ÁGORA / CEMENTO / CÓDIGO argitalpen, erakusketa eta ikerketa gisa proposatzen den proiektua da, Komisario Berriak programaren baitan.
Mekanika behartuak Tabakalerak Summer Sessions erresidentzia-programan izandako lehen parte-hartzearen emaitza da
Jaime de los Ríosek komisariatua, sareko museoz gaindiko formatuak esploratzen dituen online erakusketa bat da HYPERCONECTADXS.
Jone San Martinen "Here, I a.m." bideo sail honek bere kabuz hitz egiten du. Mugen, espazioaren eta denboraren aukera atseginak deskubritzera behartzen gaitu.
Tabakalerak bere espazio digitalean esku hartzeko egindako gonbidapenari erantzun zion Jon Otamendi artistak, eraikineko bertako segurtasun-kamerak erabiltzea dakarren proposamen batekin.
Mirari Echávarrik Iker Fidalgo Aldayk lagunduta, Gorputzak #1 Santa Águeda bere pelikula aurkeztuko digu.
Raisa Álava eta Alazne Zubizarretak #TabakaleraEtxean eremu digitalean interbenzioa egiteko gonbidapenari emandako erantzuna Goxokizzz proposamena izan da.
Aktore batek kameraren aurrean hainbat orduz jarduteko agindua jasoko du; gidoirik, argumenturik eta bestelako gidoirik gabe.
Albistegi eta iragarki formatuan inspiratuta, News & letters urrutiko transmisio autobiografiko sorta bat da.
Julián Pacomio eta Ángela Millano artistekin solasaldia Make It, Don’t Fake It beraien performancearen inguruan.
Deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da. Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak...
Deialdi ireki honen xedea da, arte garaikidearen esparruan lanean ari eta EAEn bizi diren artista eta kultur eragileei, lanerako...
KOMISARIO BERRIAK (KBK) proiektuaren helburua da, besteak beste, komisariotzaren praktika garatzea eta profesional berriak sortzen...
Jai ikasketa-programak (JAI) maiatzaren 31an hasiko du ibilbidea, eta arte-metodologiak trukatzeko eta transmititzeko...
Programa de residencias y desarrollo de proyectos audiovisuales Ikusmira Berriak, que organizan el Festival de San Sebastián, el...
KOMISARIO BERRIAK (KBK) proiektuaren helburua da, besteak beste, komisariotzaren praktika garatzea eta profesional berriak sortzen...
Ikusmira Berriak, ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldi-programa, 5.000 euroko laguntza izango du hautatutako proiektu...
Deialdi honen helburua da Tabakalerak eta Artiumek sortutako Jardun Artistikoentzako Institutua ikasketa-programan parte hartzea....
Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan (hemendik aurrera EAE) bizi den artista edo kultur eragile bati aukera...
Deialdi honen xedea Euskal Autonomi Erkidegoan, hemendik aurrera EAE, bizi den artista edo kultur eragile bati, EAE-tik kanpo bizi...
Japoniako MAVO arte-taldeari (1923-1926) eta Yi Sang (1910-1937) Koreako poeta, arkitekto eta artistari buruzko ikerketa-proiektu...
Egoitzan egin nahi dudan lana jatorri bera duten liburu eta pieza filmiko baterako irudiak eta testuak hautatzea, antolatzea,...
Egonaldi honetan, mugimendua duten irudien multzo jakin batekin egingo du lan, egungo gizarteak indarkeriarekin duen harremana...
Sintesiaren bidezko soinu-grabazioen transformazioa oinarritzat izanda, Ardii Latx proiektuak soinua material malgu gisa hartzen du...
“Paradoxikoki, erortzen ari zaren bitartean, baliteke flotatzen ari zarela sentitzea, edota ez zarela batere mugitzen ari.
Nola irudikatu daiteke kointzidentzia bat?
Harrera ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09:00-15:00
Tabakalerako 3. solairua