Espacio de creadores - Residentes | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Egoiliarrak

Egun tabakaleran

Egun tabakaleran

  • Ardii Latx

    Agnès Pe. Tomàs

    Sintesiaren bidezko soinu-grabazioen transformazioa oinarritzat izanda, Ardii Latx proiektuak soinua material malgu gisa hartzen du, sorkuntza-esperimentaziorako material sentibera gisa. Beraz, soinua tresna artistiko gisa ulertzeko beharra azpimarratzen du.

  • Javier Rodríguez Pérez-Curiel (Proiektua)

    Javier Rodríguez Pérez-Curiel

    “Paradoxikoki, erortzen ari zaren bitartean, baliteke flotatzen ari zarela sentitzea, edota ez zarela batere mugitzen ari. Erortzea erlazionala da: ez badago norantz erori, agian ez zara kontziente izango erortzen ari zarela”.

  • Milena Rossignoli eta Mikel Escobales (proiektua)

    Milena Rossignoli, Mikel Escobales

    Nola irudikatu daiteke kointzidentzia bat? Etimologikoki, kointziditzeak puntu berean erortzea esan nahi badu, hori gertatzen den eremu zehatzak berebiziko garrantzia du. Biren artean beti da errazagoa izarak tolestea. Izurrak oihalean grabaturik geratzen dira.

  • Laura Maioz eta Manu Muniategiandikoetxea (proiektua)

    Laura Maioz, Manu Muniategiandikoetxea

    Bi izaera eta lan egiteko modu ezberdin, gai eta interes amankomunen inguruan aritzeko elkartuta prozesu ireki baten aurrean.

  • Estanis Comella. Tabakalera

    Open Source X Data

    Estanis Comella

    Open Source X Data obrak aurretiaz egindako lan batean du oinarria eta testu-mekanismoen eta diseinua edo soinu-konposizioa bezalako gailuen bidez osatzen joan da.

  • Fatum

    Pello Reparaz

    Telebista ikuslearen jarrera pasibotik urrun kokatzen da gaur egungo ikus-entzunezko kontsumitzailearen profila. Jendeak gero eta gehiago jotzen du Youtube, Netflix edota HBO bezalako plataformetara. Ikus-entzuleak ikustera doana aukeratu nahi du.

  • Zapata berriak

    Mirokutana

    Proiektu honek beste buelta bat eman nahi dio, "bestearen zapatak janztea" deritzogun esperientziari eta ikus-entzunezko lengoaiari beste astindu bat emanez. Lehengo pertsonan biziko ditu ikusleak denboraldi bakoitzeko, protagonisten gora beherak.

     

  • Nahiak

    La traka produkzioak

    Nahiak ikus-entzunezko proiektu bat da, plataforma digitalen bidez online banatzeko sortua. Fikziozko webserie bat da, gidoi eta 6 kapitulutan egituratua, gutxi gorabehera 15 minutukoa eta aurrekontu doitua duena.

  • Uroboros hotela

    Kim Maiteny

    Beldurrezko antologia guztiek badute hari orokorra, kapituluak biltzen dituen edukitzailea dena eta irudizko identifikazioa ahalbidetzen duena. Gure argumentu nagusia Hotel batean kokatzen da.

  • Larrugorritan

    Jone Arriola

    Larrugorritan seriearen ideia nagusia, emakumeok benetan bizi dugun errealitatea den moduan erakustea da. Horretarako, bost neska gazte izan dira aukeratuak pertsonaia nagusi gisa. Unibertsitate garaian kokatuko da, bizitzako lau urte hoberenak direla dioten garai horretan.

  • Zuzenean

    Carolina Cruz

    Instagrameko argitalpenak hartuta lau pertsonaren bizitza kontatzen da. Bost kapituluko serie bat izango da. 

  • Ikusgela

    Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE)

    Ikusgela será un portal especializado en contenidos audiovisuales pedagógicos. Combinando diferentes técnicas crearemos píldoras de vídeo de consumo rápido con tintes didácticos con un lenguaje adaptado a las nuevas narrativas.

  • PVR Dantza

    Arkikus

    PVR-DANTZA proiektuaren helburua "errealitate Birtual Paraleloa" (PVR ingelesezko siglak) izenekoa garatzea eta probatzea da.

Archivo de Artistas Residentes

Archivo de Artistas Residentes

  • Ane Azkona. Tabakalera

    Ane Azkona (proiektua)

    Ane Azkona

    Lan honen bidez, gorputzen gaineko sinboloak eta testuinguruaren inguruan sortzen diren tentsioak, paradoxak edo konexioak berradieraztearen inguruan hausnartu nahi da.

  • Dan Feit. Tabakalera

    Dan Feit (proiektua)

    Dan Feit

    Konfinamenduan baliabide eskasak izan dituenez (materialak nahiz bisualak), Danek lehendik aterata zituen Euskal Herriko paisaia txikien eta hiri-panoramiken argazkiak landu ditu, esku artean zeuzkan materialak erabiliz eta berrerabiliz.

  • Galerna

    Jon Cazenave

    Galerna lanaren kontzeptualizazioa eta erakusketa-formalizazioa (2020ko azaroan Tabakalerako Kutxa Artegunea aretoan egingo den erakusketarako).Galerna hamar urtez (2007-2017) Euskal Herriari buruz eginiko argazki-proiektu intimoa da.

  • Espacios de libertad

    Laida Lertxundi

    Espacios de Libertad artista-filma da, 30 eta 60 minutu artekoa eta zinema-formatuan grabatua, zeinak irudi- eta soinu-esperimentu batzuk esploratzen dituen. Esperimentu horiek ez-aktoreekin filmatu ziren Bizkaia eta Gipuzkoako mendietan.

    Laida Lertxundi. Tabakalera
  • Ane Zaldibar

    Una forma de ira

    Ane Zaldibar Ibañez

    Urteetan zehar egin eta libretetan modu inozoan pilatzen joan naizen marrazkiekin batera agertzen diren aforismoetako baten ondorioa da. Izan edo gertatu beste xederik ez zuen horren ahalmenarekin lan egiteko asmoa da. Artxiboa berrikusi eta aktibatzea da.

  • Lucía Salas. Tabakalera

    Pensando en el infierno

    Lucía Salas

    Pensando en el Infierno bere lehen bakarkako proiektua da. Kritika-liburua da, eta bere xede dira CalArts arte-eskolako ikasle immigranteek Los Angeles hirian eta hari buruz egindako filmak, azken hamar urteetakoak.

    "Sweet Oranges". Nora Sweeney
Emaitzak iragazi

Seleccione cualquier filtro y haga clic en Aplicar para ver los resultados