Fokuak (FK) - The Souvenir (Joanna Hogg, Erresuma Batua, 2019, 119') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

The Souvenir (Joanna Hogg, Erresuma Batua, 2019, 119')

Fokua: Joanna Hogg

 

The Souvenir, Joanna Hogg, Reino Unido, 2019, 119' 

 

Joanna Hoggen azken filma autofikzio bat da, 80ko hamarkadan zinemako ikasle izan zen garaian oinarritua. Martin Scorsesek ekoitzi eta Sundancen Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi du, eta merezi duen oihartzuna eman dio zuzendariari.

 

Zinema ikasten ari den bitartean, Julie Anthonyrekin harremanetan hasiko da, baina ez daki honek eztutatzen duen sekretua. Horrela, espiral toxiko batean sartuko da, eta oso zaila izango da handik irtetea. Esan genezake The Souvenir margolan bat dela -Izenburua enateb dion Jean Honoré Fragonarden margolana bezala-, esperientzia pertsonal baten erretratua, egoera emozional batena, harreman toxiko batena, garaiarena, barru-barrutik emozionalera iristen den zinemarena. Eszenaratze eta aktore harrigarriak dituen erretratua.

 

Honor Swinton Byrnek, The Souvenir pelikularen estreinaldiko aurkikuntza handienak, Tilda Swintonekin partekatzen du pantaila, bere ama fikzioan eta bizitza errealean.

 

TRAILERRA

Más actividades de Fokuak: Joanna Hogg:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.