Sra. Polaroiska | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Sra. Polaroiska

Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe dira Sr Polaroiskaren sortzaileak. Sra Polaroiskaren ikus-entzunezko lana akziozko artean, sorkuntza eszenikoaren eta koreografikoaren inguruan datza. Beren lana beste espazio eta lengoaien aurkikuntzan oinarritzen da, non gorputza eta aurkitzen den espazioarekin duen erlazioa baita beti ere protagonista nagusia. Ikus-Entzunekoen Injuve, Mecal-en soinu banda onena, Ertibil, Festival Nationen Ebensee/Austria eta Merlo/Argentinan Argazki onenari sariak jaso dituzte, besteak beste. Bere lanak honako jaialdi eta arte zentrotan izan da ikusgai: CA2M, Montehermoso, Circulo de Bellas Artes Madrid, Bilbao Arte, Stuk Kulturcentrum/Leuven, Instituto Cervantes/Estocolmo, Manchester, Festival de Cinémas/Paris, IndieLiboa eta Azkuna Zentroa, beste batzuen artean.

Halaber, hainbat beka jaso dituzte, hala nola: A.I.R Laboratory-Centre for Contemporary Art Ujazdowski Castle/Varsovia erresidentzia beka, Bilbao Arte erresidentzia beka eta EINCE 2015 Guadalajara/México Iberescena Beka. Kimuak programari esker Ekspozycja 19 filma 40 nazioarteko jaialditan proiektatu dute.

Ruemaniak taldeko kideak ere badira, zeinak dantza eta arte eszenikoen ikerkuntzaren gainean lanean baitihardu. Honekin, Madrileko Lehiaketa Koreografikoa irabazi zuten 2012 urtean. Eszenarako sortu dituzten lanak, besteak beste, Artium Zentro-Museoan, Reina Sofía Museoan, Guggenheimen eta Mercat de les Flors-en taularatu dituzte. 

Proiektuak