Stephan Panhans | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Stephan Panhans

Stefan Panhans artista Hamburgon, Berlinen eta beste leku batzuetan bizi da, eta horietan guztietan egiten du lan. Bideogintza eta argazkilaritza jorratzen ditu gehienbat, eta bere ikerketa artistikoak egungo hipermediatizazioaren eta digitalizazioaren arkeologia mentala du ardatz, baita fenomeno horiek gure gorputz eta buruetan duten eragina eta horien botere-harremanak ere. Horrez gain, beste zenbait fenomeno ere aztertzen ditu: eguneroko bizitzako arrazakeria, pertsona famatuenganako mirespena eta estereotipoekin eta aniztasun postkolonialarekin lotutako beste gai batzuk.