- Tabakalera-denbora - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Tabakalera-denbora

Kultur solasaldiak

Tabakalera-denbora kultura garaikidearen inguruan hausnartzen duen programa da, hainbat jakintza-arlotako pertsona ezagunen eskutik, eta Tabakaleraren bosgarren urteurrenaren harira sortutakoa. Programaren ardatza ikus-entzunezko sail bat da, Tabakalerarekin modu batean edo bestean lotuta egon diren pertsona ospetsuen testigantzak biltzen dituena. Pertsona horiek kulturaren zentzuari buruz duten ikuspuntua erakusten digute, eta, horrez gain, kultura garaikideko zentro batek egin dezakeen ekarpen sozialean sakontzen dute, Tabakalera kasu.

Honako hauek dira 2020ko uztaila eta iraila bitartean grabatutako lehen faseko protagonistak: Julio Le Parc, Itziar Okariz, Beatriz Setién, Beatriz Herráez & Miguel Zugaza (artea), Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi, Carla Simón, Isaki Lacuesta, Viggo Mortensen (zinea), Marina Garcés, Daniel Innerarity (pentsamendua), Quadrature, Laia Sánchez (Medialab), Pedro Miguel Echenique, Andoni Luis Aduriz, Gillermo Zuaznabar eta Eider Rodriguez. Tabakalera-denbora Morgancrea ekoiztetxeak garatutako ikus-entzunezko seriea da eta elkarrizketak Rosa Zufia kazetariak egin ditu.

Ikus-entzunezkoen atalak 2021ean zehar argitaratuko dira, hamabostean behin, sare sozialetan eta Tabakalera Online-n. Argitalpen sorta horri "Tabakalera-denbora #1: kultur solasaldiak" zuzeneko mahai-inguruak eman dio hasiera.

  • Data: Osteguna, 2021ko otsailak 11 > Ostirala, 2021ko abenduak 31
:

Jarduerak