- Tabakalera-denbora #1: Kultur solasaldia - Beatriz Herráez, Itziar Okariz, Eider Rodriguez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Tabakalera-denbora #1: Kultur solasaldia

Beatriz Herráez, Itziar Okariz eta Eider Rodriguezen arteko elkarrizketa Rosa Zufiak moderatua

"Tabakalera-denbora" kultura arloko hogei pertsona ezagunek gure garaiko kulturari buruzko ikuspegi berezia eman duten ikus-entzunezkoen bilduma da. Ikus-entzunezko seriea egungo kultura-ereduari eta kontzeptua bera birpentsatzeko beharrari buruz hausnartzeko ideiarekin sortu zen. Elkarrizketetan, parte-hartzaileek kulturarekin erlazionatutako hainbat gai aztertzen dituzte, hala nola herritarrek kulturan eta gure garaiko arazoak konpontzen aktiboki parte hartzeko espazioak prestatzeko beharra, diziplinak gurutzatzearen garrantzia, artisten prestakuntza eta profesionalizazioa. Halaber, denboraren kontzeptuak funtsezko balioa hartzen du, beharrezkoa baita edozein aldaketa sozial, zientifiko edo kulturali ekiteko.

Ikus-entzunezkoen bildumako pieza bakoitza hamabostean behin argitaratuko da Tabakaleraren sare sozialetan eta Tabakalera-online plataforman. Argitalpen horiei hasiera emateko, mahai-ingurua antolatu du Tabakalerak, bilduma horretako hiru protagonistarekin: Beatriz Herráez (Artiumeko zuzendaria), Itziar Okariz (artista) eta Eider Rodriguez (idazlea). Hiruek hausnarketarako tartea hartuko dute Tabakalerak antoaltutako ekitaldi honetan, eta Rosa Zufia kazetariak gidatuko du mahai-ingurua.

 

Más actividades de Tabakalera-denbora:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Beatriz Herráez

Artearen historialaria