- Tabakalera ezagutu - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Tabakalera ezagutu

Bisita gidatua

Tabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko eta asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, liburutegia edota eskola. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Tabakalera ezagutuk aniztasun horretara hurbiltzeko proposamena egiten du, bi ibilbide gidaturen bidez, kultura zentroaren bazter eta proposamenak ezagut ditzazun.

Larunbat goizean etortzeko gonbita egiten dizugu, ibilbide orokorra egin eta hurbiletik ezagutzeko bizilagunen elkarte hau osatzen duten guneak, programazioak eta lagunak.

 

Saioak:

 

Urriak 2

11:00 EU

12:30 ES

Urriak 16

11:00 EU

12:30 ES

Urriak 30

11:00 EU

12:30 ES

Azaroak 13

11:00 EU

12:30 ES

Azaroak 27

11:00 EU

12:30 ES

Abenduak 11

11:00 EU

12:30 ES

 

*Bestalde, ostiral arratsaldetan, ibilbide tematikoetan parte hartzeko aukera izango duzu, kultura-erakunde hau eratzen duten gai giltzarriak sakonago ezagutu ahal izateko.