Tabakalera ezagutu José Luis Rebordinosekin
Bisita gidatua Donostia Zinemaldiko zuzendariaren eskutik

Tabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, liburutegia edota eskola. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Eszenario honetan Donostia Zinemaldiarekin batera elkarlanean dauden Tabakalerako proiektu kulturala, Euskal Filmategia eta EQZE zine eskolak testuinguru berri bat aurkezten digute.
Bisita gidatu honetan Donostia Zinemaldiaren bulegoetan sartzeko aukera izango dugu Jose Luis Rebordinos zuzendariaren laguntzarekin.