Tabakalera ezagutu: Euskadiko filmategia
Bisita gidatua Joxean Fernandez Filmategiko zuzendariarekin

Bisita gidatu honetan Euskadiko Filmategiko bulegoak eta artxiboak ezagutuko ditugu. Filmategiaren lana eta artxiboak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu Joxean Fernandez zuzendariaren eskutik. Euskal zinemagintzaren kudeaketa eta artxiboen kontserbazioa eta zaharberritzea, artxibo teknologiko berriak eta artxibo fisikoen biltegiratzearen inguruan arituko gara.