Tabakalerak 2022ko nazioarteko egonaldi artistikoen deialdia ireki du | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
2021-09-28 10:00

Tabakalerak 2022ko nazioarteko egonaldi artistikoen deialdia ireki du

Tabakalerako Artisten Guneak 2022ko lehen hiruhilekoan proiektu artistikoak garatzeko egonaldien deialdia ireki du gaur.

Deialdia irailaren 28tik urriaren 28ra arte egongo da zabalik eta guztira lau proposamen izango dira hautatuak

 

Tabakalerak, sorkuntzarako gunea den aldetik, nazioarteko egonaldi-programa bat du, artista, sortzaile eta kultur eragileei babesa emateko. Programa honen helburu nagusia arte-prozesuetan laguntzea da, bai kontzeptuarekin bai ekoizpenarekin.

Xede horrekin, Tabakalerako hirugarren solairuan dagoen Artisten Guneak artistentzako nazioarteko deialdi berria jarri du abian, 2021eko irailaren 28tik urriaren 28ra bitartean irekita egongo dena.

Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren artista edo eragile kulturalak, bai eta estatukoak eta nazioartekoak ere.  Aurkeztutako proiektu guztietatik lau proposamen aukeratuko dira.

Sektoreko profesionalek eta Tabakalerako langileek osatutako batzorde misto batek baloratuko ditu aurkeztutako proiektuak, eta ebazpena 2021eko abenduaren 1ean argitaratuko da.

 

Egonaldiak

Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du, 2022ko urtarrilaren 2 eta martxoaren 10 bitartean gauzatuko da. Batzordearekin batera adostuko da egonaldiaren iraupen zehatza, Tabakalerak bere programazioan barruan dituen aukera eta konpromisoen arabera.

Egonaldia Tabakalerak Donostian dituen instalazioetan egingo da, eta prestazio ekonomikoak izango dituzte, bai eta espazioa, baliabideak eta aholkularitza/laguntza ere.

Proiektuak aurkezteko, Tabakaleraren webgunean (Artisten Gunea) dagoen inprimakia bete beharko da.

 

Informazio gehiago.