Tabakalerak Proiektuen Plaza deialdia ireki du | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
2021-02-16 10:30

Tabakalerak Proiektuen Plaza deialdia ireki du

Proiektuen Plaza deialdia zabalik egongo da urte osoan proiektuak jasotzeko. Hirikilabs Plazaren lekukoa jaso du. Deialdia kultura digitalaren, diseinu irekiaren eta ezagutza partekatuaren arloko proiektuei zuzenduta dago.

 

Tabakalerak Proiektuen Plaza deialdian parte hartzeko epea ireki du. Medialab Tabakalerak proiektuei zuzendutako deialdi irekia eta jarraia. Gaurtik aurrera eta urte osoan zehar, kultura digitalaren, diseinu irekiaren eta ezagutza partekatuaren esparruko proposamenak jasoko ditu.

Ekimenak Hirikilabs Plazaren lekukoa jasotzen du. Deialdi horrek, hamabi ediziotan zehar, topaketarako eta proiektuak garatzeko gune bat eskaini zuen Tabakalerako laborategian, inguruko pertsona, kolektibo eta praktika-komunitateekin elkarreraginean oinarrituta.

Proiektuen Plaza adin tarte zabaleko pertsonei zuzendutako dago, kusiositatea eta jakin-mina dutenei. Norbanako, talde, elkarte, familia eta pertsonek parte hartzeko pentsatutako gunea da. Taldeka edo banaka, proiektuak beste batzuekin, modu irekian, garatzeko interesa dutenei (kuriosoak, eskuekin lan egiten abilak, hackerrak, makerrak, artistak, sortzaileak, ingeniariak, zientzialariak, diseinatzaileak...).

Parte hartzeko, ez da beharrezkoa proiektua garatzeko esparruari buruzko aldez aurreko ezagutzarik izatea; jarrera irekia izatea baino ez da eskatzen, ondo pasatu eta besteekin elkarlanean aritu ikasteko gogoa.