TABAKALERAKO IGAROBIDE-GUNEETARA ETA 2deoRA ETA MEDIALABERA SARTZEKO ETA HORIETAN ONARTUAK IZATEKO ARAU OROKORRAK | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

TABAKALERAKO IGAROBIDE-GUNEETARA ETA 2deoRA ETA MEDIALABERA SARTZEKO ETA HORIETAN ONARTUAK IZATEKO ARAU OROKORRAK

Hemen jasotzen diren sartzeko eta onartuak izateko arauak Tabakalera barneko espazio irekiei, alegia, igarobide-guneei, eta 2deori eta Medialabi aplikatzekoak dira. Tabakalerako beste espazio batzuek, hala nola erakusketa-aretoek, zineak, 2deok eta beste batzuek, zerbitzu horien berezko izaerari dagozkien arau zehatzagoak izan ditzakete.

 

1.- Arau orokorrak

2.- Kanporatua izateko arrazoiak

3.- 2deoko eta Medialabeko arauak

 

1.- Arau orokorak

Tabakalerako guneek askotariko erabilerak izan ditzakete; horrenbestez, garrantzitsua da oinarrizko bizikidetza-arauak errespetatzea, baita bertan dauden pertsona guztiak eta espazioa bera ere. Lagundu ezazu hori ahalbidetzen, Tabakalerako langileen jarraibideei eta gune bakoitzeko arauei kasu eginez.

 

Tabakalera irekiera-performance bat

Tabakalera kale espazioa - haurrak eta silletak

Tabakalera - Inaugurazio bat terrazan

 

  • Animaliak: Txakur gidariekin bakarrik sar daiteke.

  • Edari alkoholdunak: Ezin da edari alkoholdunik sartu eraikinera. Oro har, ostalaritza-eremuetan bakarrik kontsumi daitezke eta, kasu jakin batzuetan, baita ekitaldi espezifikoren batean ere, antolatzaileek hala erabaki badute.

  • Bizikletak: Tolestu ezin direnak eraikinaren kanpoaldean utzi beharko dira.

  • Haur-kotxeak: Ez dituzte zirkulazioa edo sarbideak oztopatu behar.

  • Janaria: Baimenduta dago, baldin eta jateko erabilitako eremua garbi uzten bada eta beste jarduerarik oztopatzen ez bada.

  • Erretzea: Debekatuta dago kasu guztietan.

  • Musika-tresnak eta bozgorailuak: Ezin dira erabili, programatutako jardueraren baterako behar ez badira.

  • Jostailuak: Ezin dira erabili jostailu telegidatuak, zibak, puxtarriak, pilotak, patinak, bizikletak edo beste edozein objektu gurpildun. Korrika ere ezin da ibili.

  • Adingabeak: 6 urtetik beherakoek (6 urtekoak barne) heldu arduradun batekin sartu beharko dute beti. Tabakalera ez da inoiz ere adingabeak zaintzeaz arduratuko. Tutorerik ez badago, udal-zerbitzuekin jarriko gara harremanetan.

  • Altzariak eta eraikina: Ez da elementu horiek hondatzea dakarren jokabiderik onartzen. Ezin dira eskuorriak edo panfletoak banatu edo bota, ezta kartelak ipini ere.

  • Landareak: Ezin dira ukitu, mugitu edo ureztatu.

  • Etzatea: Ezin da lurrean etzan edo lo egin.

  • Telefono mugikorra: Soinuak beste erabiltzaile batzuk gogaitzen baditu edo gauzatzen ari diren jarduerak oztopatzen baditu, isildu edo bolumena egokitu egin beharko da.

  • Igarobide-guneak: Ezin da horietarako sarbidea blokeatu edo oztopatu. Eskailerak, ateak eta kaltetutako beste gune batzuek libre egon behar dute, larrialdi-kasuetan segurtasuna bermatuta egon dadin eta eraikina ondo hustu ahal izan dadin.

  • Komunak: Garbi mantendu behar dira, erabili aurretik, bitartean eta ondoren.

  • Terraza: Debekatuta dago barandara igotzea edo bertan esertzea. Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa S.A-k) ez du bere gain hartuko terraza oker erabiltzeagatik egon daitezkeen ondorioen ardurarik.

     

Erabiltzaile guztiek errespetatu beharko dituzte argibide hauek eta gune bakoitzean ezarritakoak.

 

2.- Kanporatua izateko arrazoiak

Tabakalerako instalazioak modu desegokian erabiltzea eta/edo araudia haustea bertatik kanporatua izateko nahikoa arrazoi izan daitezke, egindako arau-haustearen tipologiaren arabera.

Jarraian aipatuko ditugu, zerrenda gisa eta sakondu gabe, arau-hauste moten ereduak eta horiei loturiko zehapenak.

 

1.- Behin baino gehiagotan egindako arau-hauste arina: Egun batez kanporatua.

Gizabidearen kontrako jarrerak dituzten pertsonak, segurtasun-zaindariaren ahozko abisua jaso dutenak musika altuagatik, patinekin ibiltzeagatik, jolas arriskutsuak egiteagatik, zikinkeria sortzeagatik, etab. Hemen sartuko dira, baldin eta errespetua agertzen badiote segurtasun-langileari bere zeregina egitean, zentroari eta gainerako erabiltzaileei.

2.- Arau-hauste larria: Hamabost egunez kanporatua.

Behin baino gehiagotan arau-hauste arinak egin dituztelako ohartarazita dauden pertsonak, eta beren jokabidea zuzentzen ez dutenak: erretzea, adingabearekin ez egotea, jarrera harroputza eta desafiatzailea izatea, drogak edo alkohola kontsumitzea, instalazioan kalte txikiak egitea, zerbitzuak eta altzariak gaizki erabiltzea… Azken finean, zentroaren bizikidetza egokiari eragiten dioten gizabidearen kontrako jarrerak.

3.- Arau-hauste oso larria: hiru hilabetez edo behin betiko kanporatua.

  • Hamabost egunez kanporatuak izan diren eta zehapena errespetatzen ez duten pertsonak zuzenean hartuko dira arau-hauste oso larrien egiletzat.
  • Arau-hauste oso larri bat behin baino gehiagotan egitea.
  • Eraikinari eragiten dioten kalte materialak, baldin eta jakinaren gainean egiten badira.
  • Arau orokorren arau-hauste larriak.
  • Eremuan dauden pertsonen, hala langileen nola erabiltzaileen, segurtasunari, duintasunari eta osotasun fisiko, sexual nahiz moralari eragiten dioten jarrerak.
  • Tabakaleraren instalazioetan egiten diren delituzko ekintza guztiak, eta baita erabiltzaileei, langileei, ondasunei eta instalazioei eragiten dieten delituzko ekintza guztiak ere.

 

Delituzko ekintza guztiak arau-hauste oso larritzat jotzen dira. Zehapen horiez gain, abisua emango zaie dagokien polizia-kidegoei, eta aplikagarri zaien zigor‑araubidea ezarriko zaie egileei. Horrez gain, Tabakalerak dagokion salaketa jartzeko eskubidea izango du.

Arau-hauste eta zehapen oso larrien kasuan, segurtasun-zerbitzuko taldeburuak agiri edo txosten bat igorri behar dio zentroko segurtasun-buruari. Arau-hauste oso larrien zehapenak egoeraren eta egindako kaltearen arabera zehaztuko dira. Kasu horietan, aldi baterako edo behin betiko kanporaketa gerta daiteke. Tabakaleraren Zuzendaritzak izango du kanporaketak behin betikoa izan behar duen zehazteko azken erabakia.

Arau-hauste larrien eta oso larrien zehapenak erabiltzaileei jakinaraziko zaizkie. Pertsona horiek aukera izango dute Tabakalerari kexa formal bat helarazteko idatziz, eta, hamar eguneko epean, Tabakalerak kexa hori aztertu eta erantzuna emango du. Adingabeen kasuan, jakinarazpena gurasoei edo legezko tutoreei helaraziko zaie.

 

3.- 2deoko eta Medialabeko arauak

2deoko edo Medialabeko instalazioak modu desegokian erabiltzea eta araudi hau ez betetzea erabiltzaileak kanporatzeko arrazoiak izan daitezke, jarraian adierazitako baldintzetan. Kanporatzeko arrazoiak izango dira, eginiko arau-haustearen motaren arabera, titulu enumeratiboan –ez zehazki– eta adibide gisa, honako arau-hauste hauek, jarraian adierazten diren zehapenekin:

Arau-hausteen larritasuna (arina, larria edo oso larria) 2deoko edo Medialabeko arduradunak edo segurtasuneko langileek ebaluatuko dute. Hala ere, segurtasuneko langileek jakinaraziko diote beti arau-hausleari zein izango diren eginiko ekintzen ondorioak, arau-haustearen unean bertan.

1 ARAU-HAUSTE ARINA:  Egun bateko kanporatzea eta zerbitzu guztietarako sarbidea ukatzea (Tabakalera txartela blokeatzea barne) zigorrak iraun bitartean.

Gizabidearen kontrako jarrerak dituzten pertsonak, segurtasuneko langilearen ahozko abisua jaso dutenak musika altuagatik, patinekin ibiltzeagatik, jolas arriskutsuak egiteagatik, oihukatzeagatik, erabilitako materiala jasotzeko aginduari jaramonik ez egiteagatik, zikinkeria sortzeagatik, zentroak baimendu gabeko kartelak eta/edo panfletoak jartzeagatik/banatzeagatik, eta 2deoko edo Medialabeko edo segurtasuneko langileekiko edo beste erabiltzaileekiko errespetu faltengatik.

Medialabetik kanporatuz gero, erabiltzaileak ezingo du Tabakaleraren esparruan sartu zigorraren indarraldi osoan zehar.

2 ARAU-HAUSTE LARRIA: 15 egunez kanporatzea eta zerbitzu guztietarako sarbidea ukatzea (Tabakalera txartela blokeatzea barne) zigorrak iraun bitartean.

Honako hauek joko dira arau-hauste larritzat:

  • Erabiltzaileek arau-hauste arin bat (bi aldiz) errepikatzea, aurretik ohartarazi zaienean eta jokabidea zuzentzeko asmorik ez dutenean. Hau da, ohartarazpena jaso duenak arau-hauste arin bat egiten badu (horrek 1 egunez kanporatzea dakar berekin), eta ondoren beste arau-hauste arin bat egiten badu, azken arau-hauste arin hori larritzat joko da automatikoki. Segurtasuneko langileek berehala jakinaraziko diote inguruabar hori erabiltzaileari, eta 15 eguneko kanporatze-zigorra ezarriko diote.
  • Bi arau-hausterengatiko zigorra jaso (horrek 1 egunez kanporatzea dakar berekin) eta ezarritako zigorraldia errespetatu ezean, erabiltzaileei arau-hauste larria egotziko zaie. Hau da, aurreko bi kasuetan ezarritako zigorraldia (1 egun + 1 egun) errespetatu gabe, erabiltzailea Tabakaleran sartzen bada bigarren arau-haustearen kanporatze-aldian, arau-hauste larria egotziko zaio automatikoki; eta horixe jakinaraziko dio segurtasuneko langileak une horretan bertan, eta 15 eguneko kanporatze-zigorra ezarriko dio.
  • Gizabidearen kontrako jarrera larriak, zentroaren bizikidetza egokiari eragiten diotenak: erretzea, haren kargupeko adingabea ez gainbegiratzea, jarrera harroputzak eta desafiatzaileak izatea, drogak edo alkohola kontsumitzea, instalazioetan kalte txikiak eragitea, zerbitzuak eta altzariak gaizki erabiltzea, etab. Azken finean, arau-hauste larritzat joko dira zentroaren bizikidetza egokiari eragiten dioten gizabidearen kontrako jarrera larriak. Segurtasuneko langileak unean bertan jakinaraziko dio arau-hausleari arau-haustegatik ezarritako zigorra –15 egunez kanporatzea eta 2deoko edo-eta Medialabeko zerbitzu guztietarako sarbidea 15 egunez ukatzea–.

Medialabetik kanporatuz gero, erabiltzaileak ezingo du Tabakaleraren esparruan sartu zigorraren indarraldi osoan zehar.

3 ARAU-HAUSTE OSO LARRIA: 3 hilabetez kanporatzea eta zerbitzu guztietarako sarbidea ukatzea (Tabakalera txartela blokeatzea barne) zigorrak iraun bitartean.

Honako hauek joko dira arau-hauste oso larritzat:

  • Bi arau-hausterengatiko zigorra jaso (horrek 15 egunez kanporatzea dakar berekin) eta ezarritako zigorraldia ez errespetatzea.
  • Arau-hauste larri bat behin baino gehiagotan egitea.
  • Eraikinari eragiten dioten kalte materialak, baldin eta jakinaren gainean egiten badira.
  • Tabakaleran dauden pertsonen, hala langileen nola erabiltzaileen, segurtasunari, duintasunari eta osotasun fisiko, sexual nahiz moralari eragiten dioten jokabideak.
  • Arrazismo/xenofobia terminoetan erasotzea edo ofenditzea eta beste edozein errespetu falta oso larri.
  • Tabakaleraren instalazioetan gauzatzen diren nahiz erabiltzaileei, langileei, ondasunei edo instalazioei eragiten dieten delitu-egintza guztiak.

Medialabetik kanporatuz gero, erabiltzaileak ezingo du Tabakaleraren esparruan sartu zigorraren indarraldi osoan zehar.

4 BEHIN BAINO GEHIAGOTAN EGINIKO ARAU-HAUSTE OSO LARRIA: 5 urtez kanporatzea eta zerbitzu guztietarako sarbidea ukatzea (Tabakalera txartela blokeatzea barne) zigorrak iraun bitartean.

  • Urtebeteko epean, pertsona batek zigorra jaso badu 2 aldiz arau-hauste OSO larria egiteagatik, bi “zigorren” arteko zigorraldia bete badu ere, bigarren aldian ezarritako zehapena ez da 3 hilabetekoa izango, 5 urtekoa baizik. Zigorraren indarraldia zenbatzen hasiko da arau-hausleari behin baino gehiagotan eginiko arau-hausteagatik ohartarazten zaion unean bertan.
  • Ezarritako zehapen larri baten zigorraldia bete ezean (3 hilabete), behin baino gehiagotan eginiko arau-hauste oso larria egotziko zaio arau-hausleari. Hau da, arau-hauste OSO larriarengatik zigorra jaso (horrek 3 hilabetez kanporatzea dakar berekin) eta ezarritako zigorraldia errespetatu ezean, behin baino gehiagotan eginiko arau-hauste oso larria ezarriko da. Beste modu batera esanda: pertsona batek 3 hilabeteko kanporatze-zigorra jaso badu eta Tabakalerara itzultzen bada 3 hilabete horien barnean, zehapena bete ez duela ulertuko da, eta, ondorioz, 5 urtez kanporatuko da.

Medialabetik kanporatuz gero, erabiltzaileak ezingo du Tabakaleraren esparruan sartu zigorraren indarraldi osoan zehar.

Delitu-egintza guztiak arau-hauste oso larritzat joko dira, dagokion legezko zigor-araudia aplikatzearen eta eskumeneko polizia-kidegoei abisua ematearen kalterik gabe. Nolanahi ere, Tabakalerak dagokion salaketa jartzeko eskubidea izango du. Arau-hauste guztien kasuan (arinak, larriak eta oso larriak), segurtasun-zerbitzuko taldeburuak agiri edo txosten bat igorri behar dio zentroko segurtasun-arloko buruari.

Arau-hauste arin, larri edo oso larriengatiko zehapenak gertaeren eta eragindako kaltearen arabera zehaztuko dira, eta 1 egunetik 5 urtera arte kanporatzea erabaki ahalko da (azken hori arau-hauste oso larriak behin baino gehiagotan egiteagatik). Arau-hauste arin, larri eta oso larriengatiko zehapenak erabiltzaileei jakinaraziko zaizkie. Horiek kexa formal bat bidali ahalko diote Tabakalerari, idatziz, eta hamar egun balioduneko epean jasoko dute erantzuna.

Adingabeen kasuan, jakinarazpena aita, ama edo legezko tutoreei zuzenduko zaie.