Tabakaleran espazio komertzialak alokatzeko deialdia

Tabakalerak, 0. solairuan dagoen Plazako bi espazio komertzial alokairuan hartzeko deialdia argitaratu du.
Deialdiren xedea eta testuingurua
Tabakalerak, 0. solairuan dagoen Plazako bi espazio komertzial alokairuan hartzeko deialdia argitaratu du.
Zentroko espazioetan garatzen diren proiektuek, Tabakaleraren funtzio eta ezaugarriekin bat egiten dute, bakoitzak bere modura.
Tabakaleraren eta kultura garaikidearen balioekin bateragarria den jarduerarekin espazioa dinamizatzeko eta horri bizia emateko ekimen komertzialak bilatzen ditugu.
Zentroko ekimen komertzialarekin lankidetzan aritzeko aukera duten eskarmentu handiko bazkideak ere bilatzen ari gara.
Espazioen ezaugarriak
Bi espazioak Tabakalerako Plazan kokatuta daude, 0 solairuan.
Espazio bakoitzak 61,5 m2-ko azalera du, bai eta beste ekimen batzuekin batera erabiltzeko 24 m2-ko biltegia ere.
Parte-hartzaileak
Deialdian Tabakalerako kultur jarduerarako produktu eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzten ekimen komertzial guztiek parte hartu dezakete.
Ekimen komertzialetarako espazioek paper garrantzitsua betetzen dute erabiltzaileak erakartzeko espazio gisa. Deialdiak proposamen dinamikoak eta erakargarriak bildu nahi ditu bere baitan, Plazaren eskaintza eta zerbitzuak zabaltzen dituztenak, irabaziak sortzen dituztenak eta Tabakalerako ekosistema indartzen duten ekimenak.
Proposamenarekin batera, jendaurreko ordutegiaren proposamena aurkeztea eskatzen da.
Proposamenak aurkezteko epea 2020ko urriaren 11n amaituko da.
Eskaerak bidaltzeko helbidea:
Planoa eta argazkiak