- Tramankulu bizia - Irati Seijo Diez, Ane Chueca Uria, Aiert Ordoñez Adarraga | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Tramankulu bizia

Espazioarekin esperimentatzeko lantegiak

 

Espazioa geurea egiteko tramankuluak sortuko ditugu saio sorta honetan. Espazio berriak eraiki, bizi eta deseraikitzen jolastuko gara, Medialaben egon eta hau zeharkatzeko modu ezberdinak esperimentatuz. Jolaserako eta esperimentaziorako une eta gunea sortzeko saiakera izango da, espazioarekin zein ingurukoekin harremantzeko modu berriak probatuz.

 

Hurrengo datak:

 

Urriak 8 -- Itzalekin esperimentatzen  Izena eman

Itzali argia, piztu fokua eta begira gure itzala! Harekin jolastuko dugu, forma ezberdinak eta gorputz berriak sortzearekin esperimentatuz.

Azaroak 12 -- Egiturak lurretik zerura

Begiratu zure ingurura… zer ikusten duzu? egituraz josia dago dena! Saio honetan egitura dinamikoak eraikitzen jolastuko gara, piezak sortuz eta elkarrekin lotuz.

Guests

Irati Seijo Diez

Hezitzailea

Ane Chueca Uria

Hezitzailea
 

Documentación

Argazkiak

Mugitu gorputza!

Mugitu gorputza!

Tangram erraldoia

Tangram erraldoia

Soinuak sortu eta harrapatu

Soinuak sortu eta harrapatu