Agenda
Agenda
Dia calendario
0-6 Gunea
Diseinu eta eraikuntza prozesu parte-hartzaile baten emaitza da 0-6 Gunea. Haur eta gurasoak elkarrekin egon eta aktibitateak egiteko espazio bat da, mugikorra, Tabakalera eraikineko espazio desberdinetan aktibatu daitekeena.
Isiltasun espazioa - meditazio librea
Hiri erdian, aste erdian eta egunaren erdian, geldialdi isilerako gonbidapena. Asteazkenero Impact Hub-ean.
Zuzeneko artea | Sandra Garayoa
Nire lanean trazu adierazkorrak, forma organikoak eta orban kontrolgabeak nabarmentzen dira. Asteartetik ostegunera 16:30 – 19:30 Larunbatak 11:00 – 14:00
WaQuI: The Water Quality Initiative
Ingurumenaren Hiritar Ikerketarako talde irekiaren baitan kokatzen den 'WaQuI: The Water Quality Initiative' lantegian, Donostialdeko itsasbazterreko uren eta kontinentekoen kalitateari lotutako alderdiak ikertuko ditugu.
Ehungintza estaziorako altzariak sortu
laborategiko ehungintza estazioko tresneria eta materialen erabilera eta kudeaketa egokia ahalbidetuko duten elementuak eraikiko ditugu zortzi saiotako lantegi honetan.
Ekaitz elektrikoa eta fanzine izugarriak
2018ko Fanzine Gerraren baitan, gure fanzinea sortzeko aukera izango dugu lantegi honetan, hainbat material eta teknika erabiliz.
Asteazkenetan Ubiken
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Sare sozialak: ekintzailetza, influencer-ak eta nola monetizatu blog bat
Sisters and the City-k aurkezturiko tailerra, eta bertan sare sozialak nola kudeatu aztertuko da.
Gregory J. Markopoulos-en zinemagintza
Mark Webber-ek aurkeztutako saioa
Mark Webber, Film as Film: The Collected Writings of Gregory J. Markopoulos (The Visible Press, 2014) liburuaren editoreak aurkeztutako saioa.
Bliss, Gregory J. Markopoulos, AEB, 1967, 16mm, 6'
Twice a Man, Gregory J. Markopoulos, AEB, 1963, 16mm, 49'
Gilbert and George, Gregory J. Markopoulos, AEB, 16mm, 1975, 12'