Agenda-Ciclos-Festivales-tunel

Agenda

Agenda

Dia calendario

  • Egun osoa
    Aurkezpenak, Hitzaldiak eta mintegiak, Performanceak eta antzezpenak

    Gymnopédies

    Bost hatzetarako ariketak

    Gymnopédies izenburua daraman programak arlo profesional ezberdinetatik datozen gonbidatuak elkartzen ditu, gaur egun ekoizpena, lana eta sormena bezalako kategorien azpian zer dagoen elkarrekin aztertzeko. Nozio horiek egungo diskurtso eta ekimen ezberdinetan aurki ditzazkegu; alabaina, hain zuzen ere, mundu guztiaren begien aurrean daudelako, ikusezin bihurtzen dira, Edgar Allan Poeren gutun lapurtu ezaguna bezalaxe.

    Proposamena elkarrizketen, kontzertuen eta ibilbideen zein lan ezberdinen aurkezpenen inguruan egituratzen da; horien bitartez, are hobeto ulertu ahalko dugu musikariek, informatikariek, kirolariek, koreografoek, zirujauek eta beste profesional batzuek baliabideak nola artikulatzen dituzten gauza txukun bat egiteko eginahalean.

    Ostirala, 2018ko azaroak 9 > Larunbata, 2018ko azaroak 10 / Egun osoa
    Antolatzailea: Tabakalera
  • Azokak eta topaketak

    Zientzia Astea 2018

    Zientzia Astea esaten diogu Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteari.

    Osteguna, 2018ko azaroak 8 > Larunbata, 2018ko azaroak 10 / Egun osoa
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 0-6 Gunea

    Diseinu eta eraikuntza prozesu parte-hartzaile baten emaitza da 0-6 Gunea. Haur eta gurasoak elkarrekin egon eta aktibitateak egiteko espazio bat da, mugikorra, Tabakalera eraikineko espazio desberdinetan aktibatu daitekeena.

    Larunbata, 2017ko apirilak 1 > Asteazkena, 2020ko maiatzak 20 / Egun osoa Lekua: Hirikilabs
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 10:30
    Lantegiak

    Zuzeneko artea | Idoia Grijalbo “Zeramix”

    Pieza bakar erabilgarria eta artistiko apaingarria lantzen dut, zenbait zeramika-teknika uztartuz tornua, modelatua, xaflak… erabiliz. Asteartea 10:30 – 13:30 Ostirala – larunbata 16:00 – 19:00

    Lekua: Kutxa Kultur Plaza
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • 11:00
    Lantegiak

    Kameleoiak Gara! Arte lantegia

    Haurrak, heldu baten laguntzarekin, erakusketetan murgiltzeko lantegiak

    Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbil du eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. 5 eta 99 urte arteko pertsonei zuzendutako lantegi hauen bidez Tabakalerako hezitzaileekin batera, jolastea, ibiltzea, parte hartzea, eta era dinamikoan erakusketa aretoetan dauden arte piezak, objektuak eta diskurtsoak aktibatzea proposatzen dugu.  

    / 11:00 Lekua: Erakusketa Aretoa
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 13:00
    Performanceak eta antzezpenak

    Instalazioa + kontzertua: Pierre Berthet, Rie Nakajima

    Dead Plants and Living objects (Landare hilak eta objektu bizidunak)

    Rie Nakajima eta Pierre Berthet artistek ondorengo izena duten instalazio (13:00 -19:00) eta kontzertu (19:00) bana aurkeztuko dituzte: Dead Plants and Living Objects. 

    Larunbata, 2018ko azaroak 10 / 13:00 Lekua: 1. solairuko hall-a
    Antolatzailea: Tabakalera