Dia calendario

  • Egun osoa
    Lantegiak

    #8 situ-akzioa

    Esperimentaziorako paisaiak

    Zortzigarren edizio honetan, Maushaus arkitektoen kolektiboa izan dugu bidelagun, elkarrekin jokatuko dugun esperimentaziorako paisaia hau sortzeko.

    Osteguna, 2021ko apirilak 15 > Igandea, 2021ko uztailak 25 / Egun osoa Lekua: 1. solairua
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 10:00
    Performanceak eta antzezpenak

    Zuzeneko artea | Ana van der Heyden “Margotzen bizi”

    Ana van der Heyden Argentinako artista bisuala da. Uztailean, Artistaren txokoan, Andrés Calamaro abeslariaren erretratua egingo du.

    Lekua: Kutxa Kultur Plaza
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • 12:00
    Kontzertuak

    Oreka TX “Koklea”

    Laukote formatuan aurkeztuko dute kontzertua Txikijazzean, txalapartekin egindako ibilbidean zehar osatu dituzten kanta esanguratsuenak izango dira entzungai.

    Lekua: Kutxa Kultur
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • 17:30
    Bisita gidatuak

    Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990

    Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.

    Lekua: Kutxa Kultur Artegunea
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • 19:00
    Lantegiak

    Nola egin maketa bat + kontzertua Mugan taldearekin

    Tailer praktikoa. Etxean kantak grabatzeko eta muntatzeko behar den materiala erabiltzen ikasiko dugu. Ikasitakoaren saio praktikoa egingo dugu. Tailerraren amaieran, Mugan taldeko kideek kontzertu akustikoa eskainiko digute.

    Lekua: Kutxa Kultur
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa