Agenda-Ciclos-Festivales-tunel

Agenda

Agenda

Dia calendario

  • 10:00
    Lantegiak

    HorKonpon

    Konponketa lantegia

    HorKonpon egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da.

    Larunbata, 2019ko irailak 14 > Larunbata, 2022ko abenduak 10 / 10:00 Lekua: Medialab
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 11:00
    Hitzaldiak eta mintegiak, Zinema

    Octubre en Barcelona (Érik Bullot, Espainia, 2020, 34') + Érik Bulloten eta Jorge Moneoren arteko elkarrizketa

    VI Nazioarteko zine mintegia

    2019ko urriaren 25etik 27ra, hamaika ikasle eta zinemagile, gehienak Katalunian bizi direnak, Bartzelonan bildu ziren prozesu katalanari buruzko film baten aukerari buruz hausnartzeko. Kataluniako Errepublika hainbat aldiz deklaratua izan da, arrakastarik gabe, historian zehar. Gertatu ez zenak badu oraindik gertatzeko aukerarik? Laborategi politiko gisa, prozesua porrot egindako egoera baten errepikapena edo promesa ireki baten berrekitea da? «Benetako zentzua badago», dio Robert Musilek, «Posible denaren zentzua ere egon behar du» .

    Larunbata, 2021ko azaroak 13 / 11:00 Lekua: Sala Z
    Antolatzailea: Tabakalera
  • Bisita gidatuak

    Tabakalera ezagutu

    Bisita gidatua

    Ibilbide gidatu honen bitartez, Tabakalerako eraikina eta eskaintzen duen kultur proposamen anitza ezagutzeko parada izango da.

    Larunbata, 2021ko uztailak 10 > Larunbata, 2021ko abenduak 11 / 11:00 Lekua: Info Puntua
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 12:00
    Performanceak eta antzezpenak

    32. Gazteen Antzerki Topaketa | sari-banaketa

    Donostiako 32. Antzerki Gazte Erakustaldiko sari-banaketa. Urriaren 12tik 28ra egin da, hiriko hainbat agertokitan.

    Lekua: Kutxa Kultur
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • 12:30
    Zinema

    Chircales (Marta Rodríguez, Jorge Silva, Kolonbia, 1972, 42')

    VI NAZIOARTEKO ZINE MINTEGIA

    Chircales (Marta Rodríguez, Jorge Silva, Colombia, 1972, 42')

     
     
    Larunbata, 2021ko azaroak 13 / 12:30 Lekua: Sala Z
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 16:00
    Zinema

    One, Two, Free, For (Hospital(y)tis). Discoteca Flaming Star performance

    VI Nazioarteko Zine Mintegia

     

    Emanaldiak 90 minutu inguru iraungo du eta 45 minutuko 2 kapitulutan antolatuta egongo da. Zauritutako kolektibo bat pandemia garaian artatzeko azpiegiturak ikertzen ari da. Bere erdigunean kolektiboko fikziozko kide bat dago, INGRID. Kolektiboaren gorputza, iruditerian eta espazioan sakabanatuta, ezin da osatu oraingoz.

     

    Larunbata, 2021ko azaroak 13 / 16:00 Lekua: Erakusketa Aretoa
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 17:00
    Hitzaldiak eta mintegiak

    Señor Workaholic | Zine-Forum filosofikoa

    Lanean pasatzen dugu gure bizitzaren parte handi bat, eta honetan ditugun gorabeherei buruz asko hitzegiten badugu ere, gutxitan hausnartzen dugu lanari berari buruz. Filme honek jarduera profesionalaren gaineko hurbilketa bikoitza proposatzen digu: ...

    Lekua: Kutxa Kultur
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • 19:00
    Zinema

    Etorkizuneko iraganak/ Iraganeko etorkizunak filmak eta Jorge Moneoren aurkezpena

    VI Nazioarteko Zine Mintegia

    Saio honetan Jorge Moneo Quintanaren Orbainak (2019) eta Begiak Hesteko Artean (2020) filmak proiektatuko dira. Ondoren, zinemagileak bi filmen errealizazio-prozesuarekin zerikusia duten hainbat alderdiren inguruko hitzaldi labur bat emango du, film hauetan hartutako erabaki etiko zein estetiko jakin batzuek dakartzaten inplikazioak, soinuarekin egindako lana, artxiboko materialen tratamendu kritiko nahiz artistikoa eta, azken finean, bi lanen arteko korrespondentziak jasoko ditu hitzaldi honek. Era berean, etorkizuneko film baten hipotesi hasiberria eta horren irrikak partekatzeko tarte bat ere izango da.

     
    Larunbata, 2021ko azaroak 13 / 19:00 Lekua: Zinea
    Antolatzailea: Tabakalera
  • Performanceak eta antzezpenak

    Kameleoiak gara! Tempus Fugit

    Familiei zuzendutako ikuskizuna. +9 urte.

    Larunbata, 2021ko azaroak 13 / 19:00 Lekua: Z Aretoa
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 19:30
    Performanceak eta antzezpenak

    Aditu -BERTAN BEHERA-

    Dantza garaikideko eta soinu-arteko ikuskizuna

    ADITU dantza eta soinu-artea uztartzen dituen ikerketa bat da, gortasunari eta zeinu-hizkuntzaren erabilerari lotuta dagoena, koreografiarako mugimendu-iturri amaiezin gisa, baita teknologia eta zeinu ezberdinen bidezko soinu-iturri gisa ere.

    Ostirala, 2021ko azaroak 12 > Larunbata, 2021ko azaroak 13 / 19:30 Lekua: Patioa
    Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza | Kultura eta Hizkuntza Politika saila, Tabakalera, Goethe Institut, OR coproducers: Dance On / DIEHL+RITTER, Dantzagunea, Audika Centro Auditivos