Fokuak (FK) - Ung Flukt (Edith Carlmar, 94’) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Ung Flukt (Edith Carlmar, 94’)

Edith Calmar-en filma

Ung Flukt - Edith Calmar

 

Ung Flukt, Edith Carlmar, Norvegia, 1959, 94’ DCP 4K, JB NOR, Azp. EN-ES

DCP 4K bermasterizazioa. Mundu mailako berrestreinaldia 2019ko Berlineko jaialdian, Berlinale Classics sailean.

Gerd, ezkondu gabeko ama baten aitortu gabeko alaba, 17 urte, delitugintzan hasi da. Atxilotuta egon ostean bere mutil-lagunak bere herrialdetik atera du lagun kaltegarriengandik babesteko. Bikoteak etxola bat hartuko du basoan, paisaia idilikoan, baina euren arteko harremana aldatuko da Gerdek gustuko duen gizon bat agertzen denean.

Ung Flukt Edith Carlmar-ek zuzendu zuen azken pelikula da. Film honetan ikusi genuen lehen aldiz zinean sekula ikusi dugun aktore bikainenetakoa, Liv Ullmann. Ung Flukt  pelikula egin zuenean 20 urte zeuzkan Liv Ullmanek eta Gerd gaztea gorpuztu zuen. Sentsualitatea irradiatzen du, inozentzia eta botere ilun seduktorea.

Norvegiako Liburutegi Nazionalak zaharberritu du 4K formatuan 60ko Calmarren pelikula. Nazioarteko berrestreinaldia Berlineko zine-jaialdian egin zuten 2019an, Berlinale Classics sailean.

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.