Fokuak (FK) - Variety (Bette Gordon, AEB, 1985, 100’) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

Variety (Bette Gordon, AEB, 1985, 100’)

Fokua: Zinearen historia etengabea

 

Variety, Bette Gordon, AEB, 1985, 100’

Christine (Sandy McLeod), neska gazte distiratsu eta asmo gabea, Times Squaretik gertu dagoen zine porno batean sarrerak saltzen hasi da lanean. Ingurune honetako izaera ilun eta erotikotik urrundu beharrean, Christinek berehala bere bizitza kontsumitzen hasten den obsesio bat garatzen du. Pertsonaiaren erreakzioak genero-rolak aldatzen ditu ustekabean; Gordonek ausardiaz bihurritzen du ideologia feminista, emakume batek bere autoadierazpena pornografiarekiko interesaren bidez aurkitzen duela erakustsiz. Filma are probokatiboagoa bihurtzen da Christine-n, Mark bere mutil-lagunaren  (Will Patton) eta Louie, itxura arriskutsuko antzerkiko mezenasaren  arteko harremanetan gertatzen diren aldaketak dramatizatzen dituenean.

Film gutxik jorratzen dute hain zintzo emakume baten ikuspuntu sexuala eta, bereziki, bere fantasiazko mundua garatzeko modua. Hain zuzen ere, hori egiten du Varietyk, eta horregatik bilakatu zen zinema independentearen esentzia gorpuzten duen zuzendari baten lanik garrantzitsuena.

 
 

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.