- VFX: artea, kontzeptua eta proiektuak - Alvaro Garcia, Dei Gaztelumendi, David Portales | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

VFX: artea, kontzeptua eta proiektuak

Gidoiaz, mundu fantastikoen prototipoez, pertsonaiak eta izakiak diseinatzeko arteaz, teknologien erabileraz eta horiek narratiba berrien sorkuntzan duten eraginaz arituko gara. VFX edo animazioaren barruan lan egiteko moduak etengabe eboluzionatzen dute. Azkenaldian jauzi teknologiko handienetako bat esperimentatzen ari gara. Bideojokoen motorrek bidea egin dute, ez soilik fotogramak denbora errealean renderizatzeko tresna gisa, baita zinema zuzentzeko eta efektu bisualak sortzeko paradigma berri bat ezarri duten sistema oso gisa ere. Alvaro Garciak bere proiektuek jasan duten eraldaketaz eta teknologia horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko moduaz hitz egingo digu, bai filmmaker gisa, bai estudio batean lan egiten baduzu.

Blender - Houdini - UnREAL Enginerrek proiektuak hasieratik planteatzen lagunduko diote, gidoia eta artea eskuan, unibertsoak etengabe ikasten eta garatzen hasteko. Dei Gaztelumendik Character  eta Creature Designer baten workflowa erakutsiko du, et beldurrezko film labur kolaboratiboaren garapenean jarriko du arreta: la Noria, Goya sarietarako izendatu zuten proiektua, eta animaziozko film labur onenaren saria jaso zuen Fugaz 2019 sarietan.

Guests

Alvaro Garcia

 Zuzendari independiente eta ikusizko efektuen gainbegiralea

Dei Gaztelumendi

Pertsonaia eta izaki diseinatzailea

David Portales

Artista Digital 3D Senior eta Environment Technical Director