- VFX: ekoizpena, makina martxan. - Beñat Beitia, Charly Puchol, David Portales | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

VFX: ekoizpena, makina martxan.

Denbora, aurrekontuak, aurreprodukzioa, dokumentazioa, Vfx. Hitz hauek zinemagintzaren eguneroko bizitzan agertzen diren hitzak dira, ikus-entzunezko produktu on bat egiteko kontuan hartu beharreko parametroak baidira.

 

Charly Pucholek, Handia luzemetraiarekin efektu berezi onenen Goya saria irabazi eta Gernika, Open Windows eta Patria (HBO) edo Denboraren Ministerioa (Netflix) bezalako telesailetan lan egin du eta postprodukzioaren mundura hurbilduko gaitu. VFXek ikus-entzunezko narratibarako garrantzi handia duten planoak nola osatzen diren ikusi ahal izango dugu.

Beñat Beitiak jakinaraziko du funtsezkoa dela egutegiaren barruan definitutako kalitatea lortzeko, helburu komunak kateatzeko, mugatzeko eta gauzatzeko, ekoizpen exekutiboarekin eta proiektuaren zuzendaritzarekin batera, potentzial horren guztiaren eta haren talentuaren eguneroko zuzendaritza, gainbegiratze eta koordinazio zorrotza izatea. Lan-fluxu artistikoen bideragarritasun teknikoak, prozesukako sailetan egituratuta eta aurreprodukzioaren, produkzioaren eta postprodukzioaren etapen arabera segmentatuta, ametsen arkitekturaren eraikuntza osatuko du, eta horri buruz hitz egingo dugu.

"Zinemak, bere arkitekturaren bidez, irudimenaren ametsak proiektatu, diseinatu, eraiki eta ikusarazten ditu. Teknika zinematografikoen artean, animazioak amets horiek ukigarri bihurtzen laguntzen digu. Espazioak osatzetik, bizitza sortu eta kontatzea, forma eta mezua marraztuz, mugimenduan ".

Guests

Beñat Beitia

VFX ekoizlea

Charly Puchol

VFX ekoizlea

David Portales

Artista Digital 3D Senior eta Environment Technical Director