- VFX konposatzeko artea - Yolanda Rubio | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

VFX konposatzeko artea

Yolanda Rubioren Masteclass-a

VFX El arte de componer

Yolanda Rubiok ibilbide profesional luzea egin du nazioarteko zinema-ekoizpenetan. Senior digital konpositore gisa parte hartu du hainbat proiektutan, hala nola, Juego de Tronos, La piel frío, Un monstruo viene a verme eta Lo imposible.

Gero eta gehiago, zineman, telebistan edo publizitatean, ikusizko narratiban laguntzen duten efektu "ikusezinak" aurkitzen ditugu. VFX duen edozein produkziotan, konposizio digitalak, errealitatea makillatzeaz gain, konposizio sailak azken ukitua ematen dio, CGI integratzeko eta efektu bereziak erakusteko beharrezkoak diren osagai guztiak elkartuz.

Bere esperientziaren bidez, plano batek indarra gal ez dezan beharrezkoak diren sormen prozesuak ezagutuko ditugu, baita horren atzean dagoen lana ere.

 
 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Yolanda Rubio

Senior digital konpositorea