Fokuak (FK) - VI Manifestu filmiko feministak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

VI Manifestu filmiko feministak

 

Aurkezpena: María Zafra (Mostra Internacional de Films de Dones de Barcelona)

CCCB eta Mostra Internacional de Films de Dones de Barcelonarekin ekoiztua. 

 

In the Best Interest of The Children, Francees Reid, Elizabeth Stevens and Cathy Zheutlin, EEUU, 1977, 53'

Iris Films ekoiztetxeak egindako filma. Iris Films zinema-ekoizpen eta -banaketarako kolektibo feminista bat da, AEBn sortu zen, 70. hamarkadan.Lan honek lesbianen amatasunak dokumentatzen ditu eta modu berritzailean erakusten dizkigu etnia eta klase desberdinkerien bidegurutzeak, hainbat ama lesbianen eta haien seme-alaben iruzkinetatik abiatuta.

A question of choice, Sheffield Film Co-Op, Gran Bretaña, 1982, 18'

 

Bi garbitzaileren, eskolako sukaldari baten eta eskola bateko bidegurutze bateko goardia baten dokumental bidezko erretratua. Lan honetan, 80. hamarkada hasieran haien kargu familiak zituzten emakume ingelesek eskura zituzten lan-aukeren mugak azaleratzen dira.

Give Us A Smile, Leeds Animation Workshop, Gran Bretaña, 1983, 13'

Kolektibo hau ezaguna da animazioaren esparruan elkarlanean gauzatutako lanengatik eta emakumeek pairatzen dituzten diskriminazio-egoeretara egindako hurbilketengatik, askotan, umore ukituarekin.Give Us A Smile lanean, emakumeek egunero jasaten duten jazarpenaren ondorioak ageri dira:hasi kalean jasotako komentarioetatik indarkeria fisikoraino, hedabideen imajinario sexistak ahaztu gabe.Benetako kasuen aipuak erabilita (gizonezkoen ahots guztiek gidoi bati jarraitzen diote, emakume errealizadoreek bizitako edo benetako txostenetatik ateratako iruzkinak edo esperientziak oinarri hartuta), erakundeen indarkeria kasuak ere azaltzen dira, polizia-indarren edo lege-sistemaren jarduketen bitartez.Baina ez espero biktima kalteberei buruzko film depresibo bat, baizik eta borroka feministaren estrategia kolektiboei ikusgaitasuna ematen dien umore-ariketa bat.

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.