- VII. Kultura eta hiritartasuna topaketa: "COVID OSTEKO KULTURA: 25 ERRONKA - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

VII. Kultura eta hiritartasuna topaketa: "COVID OSTEKO KULTURA: 25 ERRONKA

 

Espainiako gobernuaren Kultura eta Kirol Ministerioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin lankidetzan, Cultura y ciudadanía VII. Topaketa egingo du 2021eko urriaren 13tik 15era. Edizio honetan Donostian egingo da, "COVID osteko kultura: 25 erronka" izenburupean.

Topaketa pandemia osteko krisiaren testuinguruan kulturaren sorreren eta etorkizuneko proposamen eta alternatiba zehatzen irudimenaren inguruan egituratzen da. Erronka hauei helduko die: kulturak osasunari egiten dion ekarpena, kulturaren eta jasangarritasunaren arteko uztarketa, planetaren zaintza, iraultza digitalak ezartzen dituen arrailen aurreko erantzunak, landa eta hiri arteko beharrezko elkarrizketa, kultur jardueraren deszentralizazioa, gutxiengoen integrazioa edo kulturan laguntzeko sareak.

Ekitaldiak hiru lan-jardunaldi trinko izango ditu, ikaskuntzak eta trukeak, hainbat formaturekin: hala nola eragile kultural eta sortzaileekin elkarrizketak, proiektuen aurkezpenak, tailerrak, erakusketa- eta networking-guneak eta performance-ak eta ekintza artistikoak, musika eta zinema.

 

Eskaleta-programa