Writing on the city - Keywan Karimi | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Writing on the city

Bideo-aurkezpena: Oskar Alegría

writing on the city keywan karimi

Tabakalerako Zine aretoan Keywan Karimiren Writing on the city filma ikusteko aukera izango dugu duela bi aste filma mundu mailan estreinekoz aurkeztu zuen Iruñeako Punto de Vista jaialdiko zuzendaria den Oskar Alegríak bideoz aurkeztuta.

Teheranen horma-irudi eta graffiti politikoen erabileraren inguruko ibilbide historikoa islatzen du Writing on the city filmak saiakera formatuan. Film honen ondorioz zuzendariak sei urteko kartzela-zigorra eta 223 zartada zigorra jaso du bere herrialdean. Keywan Karimi-k, bi gizonezko eta emakumezko baten ahotsen bitartez Irango hiriburuko hormetan zehar bidaitzera gonbidatzen gaitu, horiek baitira ideia eta adierazpen-askatasuna garatu eta erregimenaren propagandaren aurka egiteko leku bakarrak. 

Writing on the city filma, DSS2016EUko Hormek diote programarekin aurkezten dugu paraleloan (Martxoak 5, 18:00 - Z Aretoa). Sarrera gonbidapen bidez izango da bai bata zein bestean. Emanaldi bakoitzeko gonbidapenak lortzeko, hurbil zaitez Tabakalerako InfoPuntura edo erreserbatu itzazu web bidez.

 

  • Data: Larunbata, 2016ko martxoak 5
  • Ordutegia: 20:00
  • Lekua: Zinea
  • Pertsona Kopurua: 229
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan
Eman izena

Interesa dakizuke

Zinema
2016-03-05

Hormek diote proiektuaren barne diren hiru...

Lekua:

+ Info