Sarrera eta ordutegiak
OHAR BEREZIA:
Covid-19ak eragindako egoera dela eta, Tabakalerako zenbait gune egokitu behar izan ditugu erabiltzaileei ahalik eta esperientzia seguru eta onena eskaintzeko. Jarraian kontsultatu ditzakezu ohiko espazioek jasandako aldaketak, horiz markatuta. Hemen duzu, bestalde, Tabakaleran errespetatu beharko diren neurri berezien zerrenda. Goza dezagun arduraz.
Eraikinera eta Erakusketa-aretoetara sarrera doakoa da oro har eta baita programako zenbait ekitalditara ere. Edonola ere, jarduera bakoitzeko informazio-orrialdean salneurria adieraziko da, eta izen-emate sistema edo sarreren salmenta plataformara bideratuko zaitugu.
Kontsulta itzazu Tabakalerako igarobide-guneetara sartzeko eta horietan onartua izateko arau orokorrak.


Eraikinaren ordutegia:
Covid 19ak eragindako osasun egoeraren ondorioz eraikinaren ordutegia araudi berrira egokitu da.
Astelehenetik ostegunera: 9:00-21:00
Ostiraletan: 9:00-21:00
Larunbatetan: 10:00-21:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-21:00
Abenduaren 24an eta 31n eraikina 17:00etan itxiko da.
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eraikina itxita egongo da.

Erakusketa-aretoen ordutegia:
Asteartetik igandera eta jaiegunak: 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Medialab-eko ordutegia:
Asteartetik larunbatera: 10:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00
Tel: +34 943 475 050
Emaila: medialab@tabakalera.eus
Eraikineko planoa eta informazioa
Informazio Puntuaren ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:00etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara
+ Info:
info@tabakalera.eus
+34 943 118 855
Bulegoko ordutegia (3. solairua):
Astelehenetik ostegunera: 08:30etatik 18:00etara
Ostirala: 08:30etatik 14.30etara
Uztaila eta abuztua: 08:00etatik 15:00tara
Irisgarritasuna
Tabakalerak bi sarrera nagusi ditu: Andre Zigarrogileen plazatik eta Nestor Basterretxea plazatik.
Eraikineko eskailerak erabiltzea gomendatzen da, menpekotasun arrazoiengatik laguntza behar den kasuetan izan ezik.
-
Erabilera publikoko komunak, 0, 1, 2, 4 eta 5 solairuetan izango dituzu erabilgarri eta kasu guztietan egokituta daude dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat. 2. solairuan, berriz, komuna Medialab-eko barruan kokatzen da eta, ondorioz, Medialab irekita dagoenean erabil daiteke. (Kontsulta ezazu Medialab-eko ordutegia hemen).
-
5. solairuko komuna izan ezik, komunetan aldagelak daude.
-
0 solairuan haurrentzako komunak daude.
-
Medialab-eko sarreran haur-kotxeak uzteko tokia ere badago
-
Gurpildun aulki bat dago erabiltzaileon eskura. Behar izanez gero, Info Puntura bertaratuz eskatu daiteke, baita telefonoz edo posta elektroniko bidez ere: 943 11 88 55 edo info@tabakalera.eus
Halaber, kontsultak eta iradokizunak egiteko, Info Puntuarekin jarri harremanetan.
Programa eta irisgarritasuna
Zeinu Hizkuntza Interpretazio Zerbitzuarekin (ZHIZ) erakusketetara bisitak eskaintzen ditu Hezkuntza taldeak. Aldez aurretik eskatu behar da taldea sortzeko: hezkuntza@tabakalera.eus
Zineak sei besaulki egokitu ditu, ohiko zabalerakoekin tartekatuak, lehen ilaran. Aldez aurretiko salmentan zenbakitu bezala eros daitezke.
Zinean Bukle magnetiko sistema dago.
Medialabek ere irisgarritasun aldetik egokitua dago: altuera ezberdineko kontsulta postuak ditu; apalen arteko tartearen zabalera 1,5 metrotakoa da gutxienez eta gurpildun aulkiekin aurrez aurre kokatzeko aukera ematen dutenak; zenbait edizio postutan programa irisgarriak daude eta mahaiek altuera nahikoa dute gurpildun aulkiekin traba ez egiteko, besteak beste.

Bisitak
Tabakalerak erakusketen inguruko doako bisita gidatuak eskaintzen ditu, baita eraikina eta proiektu kulturala ezagutzeko bisitak ere. Parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea gomendagarria da.
Talde eta ikastetxeentzako bisitak eta propio eskatutako bisita pribatuak
Taldeak eta ikastetxeak
Taldeak eta ikastetxeak Hezkuntza taldearekin harremanetan jar daitezke bisitak lotzeko, hezkuntza@tabakalera.eus posta elektronikora idatziz edo +34 943 118 855 telefono zenbakira deituz.
Bisita pribatuak
Aldi baterako, zerbitzua bertan behera dago. Bisita pribatu bat eskatzeko (euskaraz, gazteleraz, ingelesez edo frantsezez) Informazio Puntuarekin jar zaitez harremanetan info@tabakalera.eus helbide elektronikoan edo +34 943 118 855 telefono zenbakira deituz.
Nola heldu
Tabakalera Egiako auzoan kokatua dago, Donostiako erdigunetik hamar minutura oinez. Aldamenean ditu tren geltokia eta Donostiako autobus geltoki berria.

Oinez:
Iparraldeko Tren Geltokira ibili eta Egiako pasabidea zeharkatu.

Ibilgailuz:
Bilbotik: A8 > GI-20 > 9A. irteera.
Baionatik: A8 > GI-20 > 7. irteera.
Aparkaleku hurbilak: Atotxa, Estación Donostia

Autobusez:
Dbus: 09, 42, 44, 45, B3 lineak.
Gainontzekoak: Autobus geltokitik, Egiako pasabidea zeharkatu.

Trenez:
Iparraldeko Tren geltokitik, Egiako pasabidea zeharkatu.
Jan, edan, erosi eta lo
Tabakaleran Taba kafetegia duzu
Zerbitzu hauen ordutegia osasun larrrialdiaren ondorioz ezartzen diren neurrietara egokituko dira.

Erabilera komertziala ez duten argazkiak eta grabaketak
Tabakalerako eraikineko kale-espazio ezberdinetan izaera komertziala ez duten grabazio txikiak burutu daitezke, baldin eta aldez aurretik baimena eskatzen bada. Grabazio edo argazki-saio pribatuak behar dute izan, konplexutasun teknikorik ez dutenak eta espaziorik ez dutenak blokeatzen, pertsonen igarotzean traban izan barik. Tripodearen erabilera onartuta dago; ez, ordea, argiztapen-ekipamenduaren erabilera. Halaber, ezin dute Tabakalerako langileen laguntza teknikoren beharrik izan.
Jarraian dagoen eskakizuna bete eskakizuna egiteko: Grabazioak edo argazki-saioak burutzeko espazio-publikoaren erabilera eskaera.

Elkarbizitza eta zerbitzuak
Tabakalera kultura garaikideaz gozatzeko gunea da. Lagun gaitzazu, eraikinean barrena arduraz ibili eta elkarbizitza errespetatuz.
-
Aldi baterako ping pong mahaia ez da erabilgarri egongo. Ping pong mahaia 2. solairuko hallean kokatuta dago. Info Puntuan erreserbatu daiteke. Informazioa jasotzeko edo erreserbatzeko: 943 11 88 55 edo info@tabakalera.eus.
-
Doako Wi-Fi-a.
-
Galdutako objektuak Info Puntuan gordetzen ditugu eta astean behin Udaltzaingora eramaten ditugu. Informazio gehiago: 943 11 88 55 edo info@tabakalera.eus
Kontsulta itzazu Tabakalerako igarobide-guneetara sartzeko eta horietan onartua izateko arau orokorrak.
