- Zibersegurtasuna ikus-entzunezko esparruan - Maria Penilla Azcuenaga, Iñaki Regidor Mendiolea | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Zibersegurtasuna ikus-entzunezko esparruan

Nola lagundu gaitzake teknologiak modu seguru batean kontsumitu eta lan egiteko

 

Zibersegurtasuna garrantzi berezia hartzen ari da egungo paradigma digitalean, gero eta presentzia handiagoa baitu industria guztietan. Baita ikus-entzunezkoen industrian ere, non zibersegurtasunak zuzenean eragiten duen edukiaren sormen-prozesuetan eta prozesu horien kontsumoan. Ziur Fundazioko zuzendari teknikari den Maria Penillak zuzendutako aurkezpenean, ikus-entzunezko sektoreko segurtasun-arrakalen kasuen analisia egingo da. Jardunbide egokiei eta hartu beharreko neurriei buruzko gomendioak emango dira, merkatuan eskuragarri dauden teknologiak erabiliz, modu seguruan lan egiteko. Eitb Mediako Sistemen zuzendari Iñaki Regidorren eskutik, EITBk arlo horretan duen esperientzia aztertuko da.

Gonbidatuak

Maria Penilla Azcuenaga

ZIUR Fundazioko zuzendari teknikoa

Iñaki Regidor Mendiolea

Zibersegurtasunean aditua