Zine Bonua 2021 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua
2021-01-14 11:30

Zine Bonua 2021

Bonua 2020ko abenduaren 28ko eguerdiko 12:00etatik aurrera izango da salgai 2021eko urtarrilaren 31ko 12:00ak arte, bai Tabakaleraren webgunean, bai zentroko informazio-gunean.

ZINE-BONUA

40 film ikusteko aukera izango duzu 100 € ordainduta. 
Bonuaren erosketarekin batera, Nosferatu zikloaren argitalpena eskuratuko duzu (otsailean egongo da eskuragarri). 

Nola eskuratu zine bonua:

Zine bonua Tabakalerako webgunean bertan online, edo Tabakalerako Informazio Puntuan eskuratu ahal izango duzu.
Bonua webgunean erosteko, aurrez erregistratu egin behar duzu bertan. Behin erosketa eginda, bonuari dagokion kodea jasoko duzu posta elektroniko bidez, eta erabiltzen hasteko aukera izango duzu.
Nahiago baduzu tramiteak aurrez aurre egin, Tabakalerako Informazio Puntuan eskuratu dezakezu bonua fisikoki, dagokion kodearekin.  

Zine bonuaren erabilera: 

Tabakalerako web-orrian erabiltzaile gisa erregistratuta bazaude: 

  • Joan Tabakalerako webguneko “Sarrerak” atalera.
  • Aukeratu nahi d(it)uzun filma/k eta sarrera/k.
  • Erosketa egiterakoan aukeratu tarifen artean “Zine bonua”. 
  • Erreserba amaitzeko, sartu zure bonuaren kodea. 
  • Sarrerak posta elektroniko bidez jasoko dituzu. 
  • Sarreak Informazio Puntuan eskuratzeko, nahikoa da bertan zure izen-abizenak edo bonuarek kodea ematea. 
  • Webgunearen bitartez zine bonuarekin lotutako beste tramite batzuk ere egin ahal izango dituzu, hala nola, erabilgarri duzun sarrera kopurua kontsultatu, edo zine bonu bat edo sarrera bat opari gisa beste norbaiti bidali. 

Ez bazaude Tabakalerako webguneko erabiltzaile bezala erregistratuta:

  • Sarreren erosketa edo erabilgarri duzun sarrera kopuruaren kontsulta Informazio Puntuan egin ahal izango dituzu, bertan zure izen-abizenak edo bonuaren kodea emanda.  

Zine bonuaren baldintzak: 

  • Zine bonua 2020ko abenduaren 28tik 2021eko urtarrilaren 31ra bitarte egongo da salgai. Edo salgai jarri diren 100 aleak agortu arte.   
  • Zine bonua izenduna da, baina beste pertsona batzuekin partekatu daiteke. 
  • Bonua kontsumitzeko epea 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra artekoa da (biak barne).
  • Erabiltzaile bakoitzak nahi adina bonu eros ditzake. 
  • Erabiltzaile bakoitzak bere bonuarekin gehienez 40 sarrera trukatu ahal izango ditu, hau da, bonuaren gehienezko kupoa.
  • Bonua online erosiz gero, erosleak Tabakalerako Informazio Puntutik pasa beharko du Nosferatu zikloaren argitalpena jasotzeko. 
  • Bonuaren deskontuari ezin zaio beste inolako deskonturik gehitu. 
  • Ez da onartuko ordaindutako zenbatekoaren itzulketarik, ez osorik eta ez partzialik.
  • Behin eskatutako sarrerak aterata, ez da onartuko ez aldaketarik eta ez itzulketarik ere.  
  • Zine bonua edo dagokion kodea galduz gero, ez da kopiarik egingo.