Focos (FC) - ZINEMALDIA 70: Sziget a szárazföldön (The Lady from Constantinople) (Judit Elek, Hungría, 1969, 79’) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

ZINEMALDIA 70: Sziget a szárazföldön (The Lady from Constantinople) (Judit Elek, Hungría, 1969, 79’)

Sziget a szárazföldön (The Lady from Constantinople), Judit Elek, Hungría, 1969, 79’

Bere iraganeko objektu desordenatuen artean oroitzapenez bizi den edadedun emakume bat etxebizitza txikiago batera aldatzea erabaki du. Finkatu ondoren, isolamendura baztertuko da berriro ere.

 

Z70 ikerketa proiektuak Kutxa Kultur Espazioan antolatutako erakusketari lotuako saioa: Lehen urratsak. Donostiako Zinemaldiaren ikusizko historiari buruzko beste ikuspegi batzuk (1953-1970)

2018ko urrian, Elias Querejeta Zine Eskolako (EQZE) lehen promozioko ikaslez osatutako talde bat, Pablo La Parra ikertzaileak lagunduta, Martuteneko biltegira sartu zen. Sortu zenez geroztik, Donostia Zinemaldiak (1953tik) bere artxibo osoa gordetzen zuen bertan. Zinemaldiak berak eta EQZEk elkarrekin antolatuko zuten Zinemaldia 70: istorio posible guztiak ikerketa-proiektu bat abiarazi zuen horrek.

Hiru urte geroago, eta bi programa publiko bizkarrean dituela, Zinemaldia 70 proiektuak 50 urte baino gehiago dituzten 30 irudiz osatutako argazki-erakusketa batean egin du lan. Erakusketa hori Kutxa Kultur Espazioan dago ikusgai otsailaren 24tik aurrera.

Zinemaldiaren argazki-funtseko eta Kutxateka bildumako materialak hartuta, Lehen urratsak. Donostiako Zinemaldiaren ikusizko historiari buruzko beste ikuspegi batzuk (1953-1970) erakusketaren bidez Zinemaldiaren historia birpentsatu eta eguneratu nahi da, periferiatik, inoiz ikusi ez den ikuspegi batetik, glamour eta alfonbra gorrien ohiko irudietatik urrun. Erakusketaren edukia marrazten duen ildo nagusietako batek galdera erraz bati modu bisualean erantzuteko helburua du: Donostian Urrezko Maskorra lortzeko lehiarako hautatutako emakumezko lehen zinemagileak nor izan ziren. Hiru baino ez dira izan, eta, orain arte, ez dute zinemaldiko ohiko kontakizunetan parte hartu; Yuliya Solntseva, Tatiana Lióznova eta Judit Elek dira hiru emakume horiek, denak ere sobietar blokeko herrialdetako zinemagileak.

Solntseva 1964an izan zen Donostia Zinemaldiko lehiaketan, Zacharovannaya desna (Desna sorgindua) lanarekin. Lióznovak 1966an hartu zuen parte Zinemaldian Rano utrom (Goizean goiz) obrarekin. Judit Elekek, azkenik, 1969ko edizioan Sziget a szárazföldön (The Lady from Constantinople) film luzea aurkeztu zuen, eta saio honetarako berreskuratu dugu.

The Lady from Constantinople filmak cinema verité estiloko estetikak bere gain hartzen ditu kontzeptualki; estilo horrek Márta Mészárosen filmografiako obra ugaritan ere eragina izan zuen; ordaindu ezin duen etxebizitza bat uztera behartutako emakume zahar bakarti bat deskribatzen digu obrak; Manyi Kiss aktoreak antzeztu zuen rol hori.

Hungariako zinematografiaren une bereziki eferbeszente batean egin zuen Elekek bere pieza; izan ere, ordura arte gizonek monopolizatuta zeukaten herrialde hartako industria: Istvan Szabó, Miklós Jancsó, Istvan Gaál, Péter Bacsó, etab. Horrela, Eleken filmak, Márta Mészáros, Judit Ember, Livia Gyarmathy eta emakumezko beste zinemagile batzuk agertzearekin batera, ahots‑aniztasunaren aldeko arrakala bat ekarri zuen, Lehen urratsak argazki-erakusketan deskribatzen den ildo garrantzitsuenetako batekin hitz egiteaz gain: emakume zuzendarien ikusgarritasuna, kontuan izanik kasurik ez zaiela egin zinemaren istorio nagusietan.

Más actividades de Foco: Zinemaldia + PLUS:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.