- ZINEMALDIA + PLUS: Nest 20 urtemuga (2) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

ZINEMALDIA + PLUS: Nest 20 urtemuga (2)

Nesten azken 20 urteetako film laburren aukeraketa (2)

 

Film laburrekin osatutako proiekzio-programa, Donostia Zinemaldiak  nazioarteko eskoletako zinema-ikasleei eskainitako sailaren 20 urteak ospatzeko.

Aurkezpena: Marcela Hinojosa eta Noemi Cuetos, programaren komisarioak.

 

Les oiseaux-tonerre, Léa Mysius, Francia, 2014, 22’ (La Fémis)

Antoninek eta Leonorrek hegatxabalak ehizatzen dituzte. Mutila oso otzana da, arreba suntsitzailea den bezainbat. Egun batean, txakur batek eraso egingo die.

 

Nueva vida, Kiro Russo, Argentina-Bolivia, 2015, 16’ (Universidad del Cine) 

Bizitza berri baten misterioak, estutasunak eta ametsak.

 

Find Fix Finish, Sylvain Cruiziat, Mila Zhluktenko, Alemania, 2017, 20’ (Hochschule für Fernsehen und Film)

“Afganistanen bikote bat ikusi nuen teilatu gainean amodioa egiten”: oso gutxi dakigu drone militarrekin “hilketa selektiboak” egiten dituzten pilotuen eguneroko lanari buruz. Hiru estatubatuarrek off-eko ahotsean testigantza ematea onartu zuten, beren esperientziari buruz –paradoxikoki, intimitatearekin eta krudeltasunarekin du zerikusia–, Find, Fix, Finisherako haiexek filma zitzaketen aireko irudiei buruz.

 

Atención al cliente, Marcos Valín, David Alonso, España, 2007, 8’ (ECAM)

Etorkizun hotz batean, amonatxo batek arauak hautsi beharko ditu bere zakur ahularen urdaila betetzeko. Segurtasun zaintzaile metalizatuak, erosle konpultsibo eroak eta segurtasun neurri paranoikoak izango dira adineko emakumearen balentriaren oztopo. 

 

Filipiñana, Rafael Manuel, Reino Unido-Filipinas, 2020, 24’ (The London Film School) 

Golf-zelai bateko mikrokosmosak gizarte-egiturak islatzen ditu. Isabelek, tee girl berriak, oraindik arauak ikasi behar ditu, baina sistema iraultzeko hari-mutur solteen bila hasi da jada.

 

 

 
 

Más actividades de Fokua: Zinemaldia + PLUS:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.