- ZINEMALDIA + PLUS: Nest 20 urtemuga (1) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

ZINEMALDIA + PLUS: Nest 20 urtemuga (1)

Nesten azken 20 urteetako film laburren aukeraketa

 

Film laburrekin osatutako proiekzio-programa, Donostia Zinemaldiak  nazioarteko eskoletako zinema-ikasleei eskainitako sailaren 20 urteak ospatzeko.

Aurkezpena: Marcela Hinojosa eta Noemi Cuetos, programaren komisarioak.

 

Greenland, Oren Gerner, Israel, 2014, 18’ (Minshar for Art)

Oren gurasoen etxera iritsiko da, bere gauzak hartzera, neska-lagunarekin bizitzera joateko. Egunak aurrera egin ahala, interakzio sinpleen bitartez, familiaren barne-dinamika banantze baten kronikaren bidez azaleratuko da.

 

El enemigo, Aldemar Matias, Kuba, 2015, 26' (Escuela Internacional de Cine y TV)

Habanako fumigazio-zentro batean, Mayelínek esker txarreko zeregin bat du: etxean denge sukarraren eltxoa duten herritarrei isuna jartzea. Nagusi zorrotza eta langile liskartiak inguruan, Mayelínek bere autoritatea inposatuz lortu beharko du errespetua.

 

Pude ver un puma, Teddy Williams, Argentina, 2011, 10’ (Universidad del Cine)

Istripuak gazte-talde bat beren auzoko teilatuen gainetik, beren suntsipenetik igarota, lurraren sakoneraino eramango du. 

 

Volando voy, Isabel Lamberti, Herbehereak, 2015, 23' (Netherlands Film Academy)

Bi anaia gazte nora ezean doaz, mundu hutsean zehar, helmuga zehatzik gabe. Kilometro gutxi batzuetara, gizarteak hortzak erakusten ditu, eta hala ere ezin urrunagoa dirudi. Batera, errealitatetik ihes egiten saiatuko dira, baina... nola erlazionatu mundu ukaezin batekin, haren parte ez zarela dirudienean?

 

A night in Tokoriki, Roxana Stroe, Errumania, 2016, 18' (National University of Drama and Film Bucharest)

"Tokoriki" izeneko gau-klub inprobisatu batean herri osoa ari da Geaninaren 18. urtebetetzea ospatzen. Mutil-lagunak eta Alin-ek opari erabat harrigarria egingo diote, inork inoiz ahaztuko ez duen opari bat.