Agnès Pe. Tomàs | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Agnès Pe. Tomàs

Agnès Pek (Lleida, 1985) generoek ezartzen dituzten mugetatik harago lantzen du soinua, jarrera dibertigarri eta eutsiezin batekin, eta lo-fiaren parametroen arabera, harreman mota ezberdinak bilatuz birmoldatzen dituen elementuen artean. Musikologo eta ikertzaile autodidakta eta diziplina anitzekoa da; ez-ohikoa interesatzen zaio, edozein etiketa duela ere. Etengabeko musika-ikerketa horrek leku askotan saioak egitera eraman du; hauetan adibidez: Valentzia, Bartzelona, Bilbo, Madril eta Mexiko Hiria. Gaur egun, plunderphonia eta kitsh digitaleko Mitt Paté irratsaioa zuzentzen du, Radio_On_Berlin irratian.

 

"Estudiotik at. Bost urteko sorkuntza" erakusketan aurkeztutako lana

Iraganeko proiektuak

Ubik sorkuntza liburutegian dauden eduki erlazionatuak