- Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza

© Gómez Selva

 

Artelan baten sorkuntza-prozesua, maiz, maila ikusezin batean geratzen da, eta, normalean, artistaren estudioan gauzatzen da; hortaz, erakusketa-aretotik at geratzen da. Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza erakusketak balioa eman nahi dio Tabakalerako artisten estudioetan ematen den sorkuntza-lanari. Horretarako, Tabakalerako hirugarren solairuko ekoizpen-zentroko artisten estudioetan egindako lan hautatuak aurkezten ditugu. Halaber, erakusketa aretoaren eta artistaren estudioaren artean ibiltzeko ariketa bat proposatzen dugu, elkarrekiko mendekotasuna modu materialean erakusteko. 

Egonaldi artistikoen nazioarteko programa da Tabakalera erreferentziazko zentro bilakatu duen baliabideetako bat. Zentroaren bost urteetan argitaratu diren sei deialdiei esker, Estudiotik at osatzen duten hogeita hemezortzi proiektu erakuts ditzakegu gaur egun. Tabakalerak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, 2015ean zabaldu zituen ateak, eta, harrezkero, Artisten Guneak hainbat jatorri, diziplina eta formatuko ehun bat sortzaile eta proiektu hartu ditu. 

Tabakalerak lehenengo aldiz jarri du fokua artistek estudioetan, ateak itxita, egiten dituzten proiektuetan, eta horrek erakusten du harreman apurtezina dagoela artistaren estudioan gertatzen den sorkuntza-prozesuaren eta aretoko erakusketaren artean. Erakusketa horren bidez, azpimarratu egiten ditugu zentroak babesten dituen ekoizpenak, ikusleak haiekin modu natural eta irekiagoan jar daitezen harremanetan.  

jaitsi ikonoa Liburuxka: Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza (PDF - 4 Mb)

Estudiotik at: Jarduera-programa

 

Hurrengoko artisten parte-hartzearekin:


 

Documentación

Argazkiak

Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza

Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza