Manu Muniategiandikoetxea | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Manu Muniategiandikoetxea

Manu Muniategiandikoetxea. Tabakalera

Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pintura eta Eskultura espezialitateetan. Banakako hainbat erakusketa egin ditu hainbat erakunde-aretotan: Bilboko Rekalde Aretoan (Ni ez naiz hemengoa, 2004); CABen, Burgoseko Centro de Arte Caja aretoan (Baga, biga, higa, 2007); Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean (Behar Gori Primavera Azul, 2008); Murtziako La Conservera zentroan (Night Flight, 2012); Altzuzako Jorge Oteiza Museo Fundazioan (Interpretaciones 7, 2004). Horrez gain, erakusketa kolektibo ospetsuetan parte hartu du: Muestra de Arte Joven (Museo Español de Arte Contemoráneo, Madril, 1994), Pintura Mutante (MARCO. Museo de Arte Contemporáneo, Vigo, 2006) edo Planes futuros (Baluarte, Iruñea, 2007). Era berean, nazioarteko azoka askotan hartu du parte: ARCO, FRIEZE ART FAIR, ART BASEL MIAMI BEACH (2004ko edizioan Orain, Berriz, Gulliver banakako proiektuarekin, Art Positions sektorean) edo CIGEn. China International Gallery Exhibition azoketan ere parte hartu du (2008an, El bosque de Ozú/Ozú’s Forest banakako proiektuarekin). Horrez gain, besteak beste, sari hauek eskuratu ditu: Caja Madriden Generación 2000 lehiaketako lehenengo saria, Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria 2000. urtean, Endesa beka 2001ean eta Altadis beka 2005ean. Halaber, obrak ditu bilduma publiko eta pribatu ezagunetan: Madrilgo Reina Sofía Arte Zentroaren Museoan, Gasteizko ARTIUM Museoan, Iruñeko Universidad de Navarra Museoan, Miamiko CIFO Fundación Fontanals Cisnerosen, Coruñako Colección Unión Fenosan, Valladolideko Colección Arte Contemporáneo Museo Patio Herreriano museoan, Valentziako CAM bilduman, Altadis bilduman, Caja Madrid bilduman, Kutxa bilduman, Caja Burgos bilduman, Extremadurako Juntaren bilduman, Murtziako Autonomia Erkidegoaren bilduman, Arabako Arte Ederren Museoan, Espainiako Bankuaren bilduman, L’Oreal bilduman, Coca-Cola Espainia fundazioan edo Iruñea eta Gasteizko udalen bildumetan.