Fran Meana | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Fran Meana

Fran Meana (Aviles, 1982) Londresen bizi da eta bertan lan egiten du. Arte Ederretan lizentziaduna da Vigoko Unibertsitatean (2006), bertan egin zituen doktoretza ikastaroak, eta Ikasketa Aurreratuetan Diploma lortu zuen (2009). Ondoren, Masterra Arte Ederretan (MFA) lortu zuen Rotterdameko Piet Zwart Instituten (2012).

Zenbait erakusketatan parte hartu du, besteak beste honako hauek: Labour, Motion and Machinery, TENT, Rotterdam (2015), Machines for Hardrock, Avalanche, Londres (2015), Percussive Hunter, Akbank Sanat, Istanbul, (2015), Feel the Discourse, Guest Projects, Londres (2015), The Immaterial Material, NoguerasBlanchard, Madril (2014), Aprender a Caer, La Casa Encendida, Madril (2014), Hiperobjetos, COAM, Madril (2014), Las propiedades extrañas, Espacio Líquido, Gijon (2014), El perímetro interno, Instituto Francés, Bartzelona (2013), Somewhere Else, NoguerasBlanchard, Bartzelona (2014), La cuestión del Paradigma, Centre d’Art La Panera, Lleida (2011) eta Bringing up Knowledge, MUSAC, Leon (2010).

Bere lanak diru-laguntzen babesa izan du, hala nola Mondriaan Fondsen Startstipendium (2013), Stichting Promotieprijs (2012), HSP Huygens-NUFFIC (2011), eta ARTIUM, CGAC eta NOMAS Foundation bezalako erakundeen bildumetan ere aurkitzen da.

Halaber, elkarlanean jarduten du Koestler Trustekin tutore moduan.

"Estudiotik at. Bost urteko sorkuntza" erakusketan aurkeztutako lana

Iraganeko proiektuak

Ubik sorkuntza liburutegian dauden eduki erlazionatuak