Bernd Behr | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Bernd Behr

Bernd_Behr

Bernd Behr artista Londresen bizi da, eta irakaslea da Camberwelleko Arte Eskolan (Londreseko Arteen Unibertsitatearen parte da). Diziplina arteko ikerketen eta jardun bisualaren bidez, objektiboan oinarritutako kulturen eta eraikitako inguruaren une historikoak aztertzen ditu, genealogia horizontal eta asoziatiboak bilatuz, horrela ezkutuko istorioak azaleratzeko eta lekuetan kontakizun berriak inskribatzeko.

Bere lana nazioartean izan da ikusgai. Banako erakusketak antolatu ditu Bloomberg espazioan (Londres), The Hepworth Wakefielden (Yorkshire), High Desert Test Sitesen (Kalifornia) eta Chisenhale galerian (Londres). Gainera, taldeko erakusketak izan ditu Kadist fundazioan (San Frantzisko), Para Siten (Hong Kong), Storefront for Art & Architecture erakundean (New York) eta ICAn (Londres). Behr Taiwanen ordezkaria izan zen Veneziako 55. Bienalean, 2013an. 

"Estudiotik at. Bost urteko sorkuntza" erakusketan aurkeztutako lana

Iraganeko proiektuak

Ubik sorkuntza liburutegian dauden eduki erlazionatuak

Liburuak