- Bisita solasaldiak "Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza" - Javiera de la Fuente, Isaías Griñolo, Isabel Herguera | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching XML

Bisita solasaldiak "Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza"

Artelan baten sorkuntza-prozesua, maiz, maila ikusezin batean geratzen da, eta, normalean, artistaren estudioan gauzatzen da; hortaz, erakusketa-aretotik at geratzen da. Estudiotik at erakusketak balioa eman nahi dio Tabakalerako artisten estudioetan ematen den sorkuntza-lanari. Horretarako, Tabakalerako hirugarren solairuko ekoizpen-zentroko artisten lantegietan egindako lan hautatuak aurkezten ditugu. Hala, erakusketaren eta artistaren estudioaren artean ibiltzeko ariketa bat proposatzen dugu, elkarrekiko mendekotasuna modu materialean erakusteko.

Bisita hauetan, erakusketaren edukiak ezagutzera eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak probatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Oraingoan, erakusketa eta sortzaileen gunea lotzen dituzten ibilbideak proposatu ditugu eta une honetan Artisten Gunean sorkuntza-prozesuak garatzen ari diren artistak izango ditugu gidari.

Parte hartzeko ez da inolako ezagutzarik behar. Saioek ordubete iraungo dute eta Tabakalerako hezitzaile batek dinamizatuko ditu.

 

Datak:

 

Martxoak 4| El sueño de sultana

18:00 ES 

19:00 EU 

 

Martxoak 24| Javiera de la Fuente + Isaias Grinolo

18:00 ES

19:00 EU

 

Apirilak 8| Iker Fidalgo (Artisten Gunearen koordinatzailea)

18:00 ES

19:00 EU

 

Apirilak 22 Jone Alaitz Uriarte (Erakusketa eta proiektu koordinatzailea)

18:00 ES

19:00 EU

 

 

Informazio gehiago jasotzeko edo beste data eta ordutegi posibleez galdetzeko: hezkuntza@tabakalera.eus

*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta.

 

Más actividades de Estudiotik at: Jarduera-programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Javiera de la Fuente

Ikertzailea eta flamenko-dantzaria

Isaías Griñolo

Artista bisuala, filmatzailea eta erakusketa-komisarioa

Isabel Herguera

Artista eta zuzendaria

Interesa dakizuke

Erakusketak
2021-02-26 > 2021-05-09 - 12:00-14:00/16:00-20:00

 Estudiotik At. Bost urtetako sorkuntza ...

Lekua:

+ Info