Isaías Griñolo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Isaías Griñolo

 

Artista bisuala, filmatzailea eta erakusketa-komisarioa.

Sevillan bizi da eta bertan egiten du lan. Andaluziako Nazioarteko Unibertsitateko arteypensamiento programan trebatu da. Bere proiektuak inguru hurbilenarekin lotzen dira, artetik abiatuta praktika antagonistek ikusarazten dituzten gaiei heltzeko, memoria, ekologia, ekonomia, poesia eta arte harremanen bidez. Artistaren ikus-entzunezko lana saiakera filmikoaren eremuan sartzen da, eguneroko filmikoa eta ikus-entzunezko birnahasketa bateratzen dituen lan-metodologia batekin. 

2011. urteaz geroztik, poeta, kantari eta dantzari talde baten lankidetzarekin, historia_contemporánea garatzen ari da, diziplina anitzeko proiektu bat, friso poetiko-dokumental gisa, zeinaren bidez gure egunen akta egiten du: eskubideen murrizketa eta eskuin muturraren gorakada.

Iraganeko proiektuak