- Musika dena eta eszena: Luciérnaga I (piedra corazón del mundo) - Javiera de la Fuente, Isaías Griñolo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Musika dena eta eszena: Luciérnaga I (piedra corazón del mundo)

Javiera de la Fuente eta Isaías Greñolo

 

Pasolinik, 1975ean eraila izan aurretik, L’articolo delle lucciole idatzi zuen. Bertan, ipurtargiak desagertzearen eta herrien hauskortasunaren arteko antzekotasuna planteatzen zuen, eta zenbait irudi- ipurtargi ager zitezkeela iragartzen zuen, zeinak, artearen bidez,  kapitalaren argi itsugarria ulertzeko eta, aldi berean, haren aurka borrokatzeko beste modu batzuk antolatuko zituzten. Gaur egun, begiratu eta gutxira, ikusiko dugu ikusgarritasunaren argi liluragarriak gure bizitzak gobernatzen dituela. Faxismo garaikidearen bizipena, hain zuzen ere, argi itsugarria da. 

Delle lucciole ideia pasoliniar horretatik abiatuta, Luciérnagas sortu da: proiektu irekia eta prozesuan dagoena, ikerketa eszenikoa, musikak, dantzak eta saiakuntza filmikoak hibridatuko dituena. 2019an, #ChileDespertó-ren ondoren, Luciérnaga I abiarazi zen,  neoliberalismoaren garaiko hondamendiak jaso zituena. Obran, dantzari bat (filmikotik ihes egindako pertsonaia) eszenan hitz egiten ari da, heriotza neoliberalaren dantzak irudikatzen dituzten ikus-entzunezko artxiboekin.

 

Luciérnaga I (piedra corazón del mundo)

Iluntasunean bizi gara, eta hori, beharbada, kapitalismoak igortzen duen gehiegizko argiaren kausa da.

                                            Argi itsugarri horren aurka,

                                            gidatuko gaituzten irudi poetiko-ekologikoak behar ditugu.

Dantek Inferno-n aipatzen zituen “aholkulari zitalen” iluntasuna argitzen duten argiak.

                                    Ipurtargiak su txikiak bezala.

                                    Ezerk ezin du mundua goibeldu norbaitek iluntasunean abesten

                                                                                                                             kontatzen

                                                                                                                             dantzatzen

                                                                                                                                         duen bitartean.

Klikatu hemen Luciérnaga I (piedra corazón del mundo) -ren laburpena ikusteko

Más actividades de Musika dena eta eszena:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Javiera de la Fuente

Ikertzailea eta flamenko-dantzaria

Isaías Griñolo

Artista bisuala, filmatzailea eta erakusketa-komisarioa