Ignacio García Sánchez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Ignacio García Sánchez

(Madril, 1987) Madrilgo Universidad Complutense unibertsitatean hasi zituen Arte Ederretako ikasketak, eta Hamburgoko Hochschule für bildende Künste-n amaitu zituen. Duela gutxira arte Berlinen bizi izan da eta bertan egin du lan. Duela gutxi, egungo eredu soziopolitikorako bestelako aukerak esploratzea xede duen diskurtsoa garatu du Ignaciok, narrazio eta ikus-lengoaia berezi bat erabiliz: marrazkiak erabiltzen ditu oinarri gisa, baita arkitekturan, haurrentzako liburuetako eta testu-liburuetako ilustrazioetan, komikoetan, heraldikan edo sinbologia politikoan aurkitutako baliabide formalak ere. Bere obran gai jakin batzuk errepikatzen dira: teoriaren eta praktikaren arteko kontraesanak, ideia abstraktuen eragin erabakigarria eraldaketa-prozesu zehatzetan; boterearen eta Historiaren arteko harremanak, eta Historia nola berrinterpretatzen den propaganda-xedeetarako. Kolore eta lodiera ezberdineko kristal deformatzaileen bidez, gure munduaren bertsio aztoragarriak ikusten ditugu. Bertan, normalean kultura eta zibilizazio-geruzek estalita egoten diren mekanismoak, denak funtzionatzen jarraitzen duela bermatzen dutenak, agerian geratzen dira.

Adibidez, magnate erradikalizatuen taldexka batek osatutako kokaleku distopikoa, mundu post-kapitalista batean berriro sartzeari uko egiten diotelako; edo parke tematiko batean sistema zaharkitu bateko sinbolo-hondarrak daude ikusgai: Thatcherren estatua bat, bururik gabe; Frankfurteko Euroaren monumentua edo Chillidaren eskultura bat, erabat deseginda.

"Estudiotik at. Bost urteko sorkuntza" erakusketan aurkeztutako lana

Iraganeko proiektuak

Ubik sorkuntza liburutegian dauden eduki erlazionatuak

Baliabide Elektronikoak
Liburuak
Barkate, Nadia