Nadia Barkate | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Nadia Barkate

(Bilbo, 1980). Gaur egun, Donostian ditu bai bizilekua bai lantokia. Bere lanean, askotariko hizkuntza grafiko eta eskultorikoak konbinatzen ditu puska autobiografikoekin, edo, bestela esanda, irudi propioekin. Haren jardunean argi eta garbi igar daiteke eguneroko esperientziak, eskulanak eta hitza elkarrekin uztartzeko nolabaiteko borondate narratiboa.

Bakarka zein taldean, hainbat lekutan erakutsi ditu bere lanak: EtHall, Bartzelona 2018, Comerse un dia y caer de espaldas como un insecto que sufre una emoción fuerte; Alhóndiga, Bilbo, 2018, BI DOS TWO; Arizko Dorretxea, Basauri, 2016, No hoy ni mañana; Espacio Alexandra, Santander, 2016 Liliuokalani; Carreras Múgica, Bilbo, 2015, Ich habe auch Gefühle, Bring wodka mit; Koldo Mitxelena, Donostia, 2016, Paisaje Erecto; Molino del Batán, Atarrabia, 2016, Mapamundistas; Altes Finanzamt, Berlin, 2014, Bodies that Go Boom in the Noise; M.A studios, Pekin, 2013, Maquanying, songs by heart; Espai 01, Olot, 2012, eta Sant Andreu Contemporani 2012, Bartzelona, 5 x5 = 25(II); Inéditos, Oscuro y Salvaje, La Casa Encendida, Madril, 2010; Montehermoso Kulturunea, Gasteiz, 2010, Red River/Rio Tinto Marion Cruzarekin...

"Estudiotik at. Bost urteko sorkuntza" erakusketan aurkeztutako lana

Iraganeko proiektuak

Ubik sorkuntza liburutegian dauden eduki erlazionatuak