Gabriel Garcilazo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Gabriel Garcilazo

Gabriel Garcilazo

Gabriel Garcilazo artista bisuala da. Hedabide masiboetatik eta kultura bisualetatik ateratako agiriak eta informazioa ikertzen eta bereganatzen aritzen da, eguneroko arazo edo fenomeno sozialak jorratzeko asmoz.

Arteetako Maisutza ikasi zuen UNAMen (Mexiko, 2015), eta Arte Bisualetako Lizentzia (Arte Garaikidearen eta Kritikaren Espezialitatea) Arteen Moreloseko Zentroan (Mexiko, 2008).

Hainbat erakusketa egin ditu: Distopías, Chopoko Unibertsitate Museoan (2017); Divina comedia, Mexikoko Jardines Galerian (2016); Códice Vaquero, Jardín Borda Kultur Zentroan (2015); Ciudades Invisibles, Miamiko (Florida) Mexikoko Kultur Institutuaren Galerian (2014); Collective Show México City, Mauad Etxean (Mexiko Hiria, 2014); eta Scope Art Fair, New Yorken (AEB) eta Basilean (Suitza, 2013).

Gaur egun, FONCA Sortzaileen Sistema Nazionaleko kide da, eta Pueblako Iberoren X. Bienaleko irabazle eta UNAMeko Arte eta Diseinuetako Nazioarteko I. Bienaleko irabazle izan zen (2014). Horrez gain, FONCAren gazte sortzaileen beka nazionala lortu du bitan (2007an eta 2010ean), eta argitalpenak kaleratu ditu Tierra Adentro aldizkarian (172. zk., 2011) eta mART Artista Emergenteen Katalogoan (2009-10eko edizioa). Bilduma askotan aurki daitezke haren lanak: Carrillo Gil Arte Museoan, Siqueiros Arte Publikoko Aretoan, Robert Littman bilduman, Noval Fundazioan, UNAMen eta Ibero Unibertsitatean, besteak beste.

 

"Estudiotik at. Bost urteko sorkuntza" erakusketan aurkeztutako lana

Proiektuak

Ubik sorkuntza liburutegian dauden eduki erlazionatuak

Liburuxkak
Garcilazo, Gabriel